2022(e)ko urriaren 21(a) 09:30

Aldundiak kanpaina bat hasi du parke naturalak zeharkatzean txakurrek lotuta egon behar dutela gogorarazteko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Foru Aldundiko Ingurumeneko zaintzailetza eta Ertzaintza koordinatu egiten dira asteburuetan txakurren jabeei ohartarazteko animaliok ezin direla aske ibili babestutako inguruneetatik. Gorbeiako eta Urkiolako Parke Naturalen erabilera arautzen duten araudiek berariaz debekatzen dute txakurrak aske joatea, basa-faunako espezie babestuei eta erabilera horretarako mugatutako eremuetan dauden abereei kalterik ez egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat aktibatuta dauka asteburuetan txakurren jabeei gogorarazteko animalia horiek une oro lotuta egon behar dutela Gorbeiako edo Urkiolako Parke Naturaletan dabiltzan bitartean. Dispositiboan Foru Aldundiko Ingurumeneko zaintzailetza eta Ertzaintza elkarlanean aritzen dira asteburuetan, ohartarazteko debekatuta dagoela txakurrak eremu horietatik aske igarotzea, babestutako basa-faunari eta nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerarako mugatutako eremuetan dauden abereei kalterik ez egiteko.

Gorbeiako eta Urkiolako Parke Naturalen Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planetan jasota dago Naturagune Babestuaren eremuetan eta artaldeak egoten diren larre-eremuetan aske dauden txakurrak edo konpainiako beste animalia batzuk edukitzeko debekua -artzain-txakurrak, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko txakurrak eta itsu-txakurrak eta ehiza-jarduerarako txakurrak izan ezik-. Babestutako ingurune horietako jarduerak arautzen dituzten dokumentu horiek zehazten dute, halaber, txakur solteek eragindako kalteengatiko erantzukizunak eta zehapenak Natura Ondarea Kontserbatzeko Legean xedatutakoaren arabera ezarriko direla.

Ildo horretatik, eta kanpaina honen helburu nagusia informazioa ematea eta natura-ondareari eta abereei eragindako kalteen prebentzioa bilatzea bada ere, Aldundiak animalia horien arduradunei gogoraraziko die lotuta eramateko betebeharra ez betetzeak zigor ekonomikoak dakartzala.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...