Berriak
2022(e)ko urriaren 06(a) 10:49
Bizkaiak ibilgailu astunentzat % 10eko beherapenak iragarri ditu AP-8 eta Supersur autobideetan 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, garraioaren sektoreari lehiakortasuna irabazten laguntzeko, eraldaketa digitalei eta energetikoei aurre egiteko, deskarbonizazio-helburuak lortzen laguntzeko eta energia-krisiaren eragina arintzeko 5,6 milioi euroko munta duten neurrien eta zuzeneko laguntzen sorta berria iragarri du.
Imanol Pradales, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak
Bizkaiko Foru Aldundiak neurri-sorta berria iragarri du Bizkaiko salgaien garraioaren sektoreari laguntzeko. Laguntza hauen munta 5,6 milioi eurokoa da eta horren barruan sartzen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako bidesarien tarifetan aplikatuko diren deskontuak eta hobariak.
Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, salgaien garraiorako bide-mugikortasunaren eredu berriaren barruan kokatu du iragarkia. Diputatuak azpimarratu du lan hori lurraldeko sektorea ordezkatzen duten elkarteekin elkarrizketa irekiaren giroan egiten ari dela; sektoreak 5.000 enpresa eta pertsona autonomo ditu.
Sektore dinamikoa da, Bizkaian balioa eta enplegua sortzen dituena. Eta energiaren prezioen gorakadaren inpaktua eta ondorioak zuzenean jasaten ari den sektorea da. Horri gehitu behar zaizkio hornidura-kate jakin batzuetako tentsioek eragindako eskariaren gorabeherak. Koiunturaz haratago, errepideko salgaien garraioaren sektoreak premiazko erronkei aurre egin behar die, hala nola flotaren modernizazioa eta kudeaketa. Era berean, sektoreak gizarte gisa etorkizuna markatzen diguten deskarbonizazio-politiketara eta trantsizio energetikora egokitu behar du. Edo belaunaldien arteko erreleboa eta profesional berrien trebakuntza garatu, besteak beste
, azaldu du Pradalesek.
Sektoreari laguntzeko ezohiko neurriak
Lankidetza egonkorreko plana Bizkaiko elkarte adierazgarrienekin.
Sektorearekin hainbat lankidetza-ildo antolatzeko konpromisoa, prestakuntzan eta trebakuntzan laguntza emateko, bide-segurtasuna hobetzeko urteko ekintza-plana egiteko, eta tokiko eta nazioarteko joerak eta aukerak identifikatzeko.
sentsibilizazio-kanpaina publikoa.
Salgaien errepideko garraioaren sektoreak lurraldearen jarduera ekonomikoari eta aberastasunari egiten dion ekarpen garrantzitsuari buruzko sentsibilizazio-kanpaina publikoa.
Kamioientzako tarifak murriztea AP-8 eta Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur autobideetan.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiak % 10eko murrizketa aplikatuko die AP-8 eta Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur autobideetan I. eta II. motako ibilgailu astunei.
Ziurgabetasun globalaren, krisi energetikoaren, Ukrainaren inbasioaren eta munduko hornidura-kateetako tentsioen ondorioz sektoreak jasaten dituen kostu-igoerak arintzeko pentsatutako neurria da. Gure kalkuluen arabera egungo tarifen arabera batez besteko % 10eko murrizketa hori aplikatzeak 3 milioi euroko kostua izango du Interbiaken diru-sarrera txikiagoengatik
zehaztu du Imanol Pradalesek.
Deskontu berriak erabilera-maiztasunaren eta motorraren tipologiaren arabera.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako deskontuak eta hobariak eskaintzen dituen dekretuak honako hauek jasoko ditu:
- % 13ko deskontuak, erabileraren maiztasunagatik. Gutxieneko igarotze-kopuru batetik aurrera % 13 da Europako Batzordeak baimendutako gehieneko ehunekoa. Neurri hau Hegoaldeko Saihesbidean, Supersurren, soilik aplikatzen zen, baina datorren urtarrilaren 1etik aurrera lurraldeko ordainleku guztietara zabalduko da, 3,5 tn baino gehiagoko kamioientzako ordainketa ezartzen duten bide berriak barne.
- Erabilera-maiztasunagatiko deskontu konbinatuak. AP-8 + Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur igarobideetan dagoeneko aplikatzen ari diren deskontu konbinatuei eusten diegu eta berritasun gisa Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur eta AP-68 errepideen erabilera konbinaturako deskontuak gehitzen ditugu. Deskontu konbinatu hauetan ere gutxieneko igarotze-kopuru batetik aurrera Europako araudiak baimentzen duen gehienekoa, % 13, aplikatuko dugu.
-
Gutxiago kutsatzen duten motorizazio-tipologiaren araberako deskontuak. Errepideko salgaien garraioaren ingurumen-inpaktua murrizteko helburuekin bat datorren neurria da, ibilgailu eraginkorrenei lehentasuna emanda. Sailak uste du erabilera eta eraginkortasunagatiko deskontu hauek urtean 2,6 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dutela garraio-sektorean. Beraz, aurreko kasuan bezala, Interbiakek ere ez du diru-kopuru hori jasoko.
Hiru deskontu mota zehazten dira motor motaren eta igorpen mailaren arabera:
- % 25eko deskontuak ibilgailu astun elektriko, hibrido eta gasaren bidez propultsatuentzat, DGTren sailkapeneko O eta ECO etiketa duten ibilgailuak.
- % 20ko deskontuak EURO 6 ibilgailu astunentzat.
- % 15eko deskontuak EURO 5 ibilgailu astunentzat.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...