2022(e)ko irailaren 30(a) 12:44

Aldundiak hasi du, Zallan, La Herrera eta Las Pedrajasko bizikleta eta oinezkoentzako bidearen obren bigarren fasea

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Jarduketak jarraipena emango dio La Herreran BI-3651 errepidearen plataforman egindako bizikleta eta oinezkoentzako bideari, eta konexio berri bat sortuko du Las Pedrajasekin, bi auzoen eta Zallako hirigunearen arteko joan-etorriak oinez edo bizikletaz modu seguruan egitea errazteko. Aldundiak 900.000 euro inguruko inbertsioa egingo du lan horietan, eta burutzeko epea zortzi hilabete da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Zallako La Herrera eta Las Pedrajas auzoetan txirrindulari eta oinezkoentzako bidezidor bat eraikitzeko obren bigarren faseari ekin dio. Jarduketa hori Zallako Udalarekin batera definitu da, eta jarraipena ematen dio aurreko fasean egindako bizikleta eta oinezkoentzako bidezidorrari, antzinako berun-fabrikaren ondotik igaro eta Bolunburu bidearekin elkartu arte. Osagarri gisa, beste bizikleta-espaloi bat egingo da Las Pedrajaseraino, auzo horretako biztanleek sarbide segurua izan dezaten oinez edo bizikletaz.

Horrela, jarduketa horrek bizikleta eta oinezkoentzako ibilbide segurua osatzen du La Herrera eta Pedrajas auzoen eta Zalla eta Balmasedako hiriguneen artean, eta horrela, ibilgailu motordunen alternatiba bat sortzen du distantzia laburreko eta ertaineko joan-etorrietarako, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak mugikortasun jasangarria sustatzeko garatutako jarduerekin bat etorriz.

La Herrerako bidegorriaren bigarren fasea eraikitzeko 865.947 euroko inbertsioa egin behar da, eta lanen iraupena zortzi hilabete izango dela aurreikusten da.

La Herrerako oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea

Bizikleta eta oinezkoentzako 370 metroko luzerako bidezidor horrek jarraipena emango dio lehen fasean egindakoari (otsailetik martxan dago), eta horrela, La Herrera auzoa Bolunburu bidearekin lotuko du. Bidezidorra BI-3651 foru-errepidearen plataformaren gainean jarriko da, motordun trafikorako galtzadatik bereizita, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Mugikortasun motordunerako eta bizikleta eta oinezkoentzako bidezidorrerako espazioak errazago banatzeko, errepidearen plataforma handitu egingo da 85 metroko luzerako tarte batean, Bolunburuko bidegurutzearen eta berun-fabrikaren artean. Fabrika zaharraren ondotik igarotzen den tartean plataforma ezin da handitu; hori dela eta, espazioa berriro banatuko da, 1,65 eta 2,80 metro bitarteko zabalera utzita bizikleta eta oinezkoentzako bidezidorrerako.

Las Pedrajas bidezidorra

Jarduketa horren helburua oinezkoentzako ibilbide berri bat egitea da, BI-3651 errepidearen ertzean, Las Pedrajas auzoaren eta Bolunburu bidearen elkargunearen artean Horrela, auzo horretan bizi direnen konektibitate-arazoa konpontzen da, gaur egun duen sarbide bakarra BI-3651 errepidea baita. 290 metroko luzerako bidezidor berriak bi metroko zabalera izango du, eta errepidearen ondoko ezponda-oineko hormaren gainean eraikiko da. Horretarako, ezpondari eusteko jarduketak egingo dira, bai eta lehendik dauden drainatzeak gainditzen dituzten bi pasabide ere.


 


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...