2022(e)ko irailaren 23(a) 11:30

Muskizko San Julian elizako atean grabatutako itsasontziak Muskizko El Pobal burdinolan daude ikusgai

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

24 itsas grafito, izen eta ikur aurkitu zituzten, eta aurkikuntza hori oso garrantzitsua da Bizkaiko itsas historia eta antropologiarentzat. Multzo ikonografikoa oso berezia da eta oharkabean iraun du denbora luzez, 2021ean deskubritu zutenera arte. Orain foru museoak lagin monografikoa erakutsiko du eta katalogo bat aurkeztu du aurkikuntza honi buruzko ikerketaren emaitzekin.

Lorea Bilbao eta Marta Zabala

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Marta Zabala Muskizko El Pobal burdinolako zuzendariarekin batera aurkeztu du foru museoko erakusketa berria "Muskizko San Julian elizan grabatutako itsasontziak".

Lorea Bilbaok azaldu du orain dela 200 urte baino gehiago zenbait pertsonek Muskizko San Julian elizaren hegoaldeko atean itsasontziak, izenak eta ikurrak grabatu zituztela eta guztira 24 aurkitu dituztela, eta modu horretan beraien usteen eta ohituren testigantzak utzi zituztela. Multzo ikonografikoa oso berezia da eta oharkabean egon du denbora luzez, 2021ean Carlos Glariak deskubritu zuenera arte. Diputatuak gehitu du Badakigula aurkikuntzak balio handia duela eta estuki lotuta dagoela burdinaren kulturarekin, eta horregatik Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobal burdinolak ondare hau berreskuratu eta hedatzeko lana bere gain hartu duela. Horretarako, museoko taldea hilabete luzez lanean aritu da orain inauguratzen ari garen erakusketa monografikoa prestatzen, eta ikerketa lanen emaitzak gaur bertan aurkezten den katalogoan jaso dira. Itsas grafitoen multzo berezi honen aurkikuntza oso garrantzitsua da Bizkaiko itsas historia eta antropologiarentzat.

Marta Zabalak azaldu du Grabatu sinpleak direla, itxuraz bakunak, baina ezinbesteko informazioa ematen dutela gure arbasoek itsasoarekin zuten harremana hobeto ulertzeko. Irudi oroitarazleak dira baita ere, zeintzuek kostaldeko leku honetako itsas eta merkataritza jardueraz eta urrezko garaian, XVIII. eta XIX. mendeetan, izan zuen gizarte garrantziaz hitz egiten duten.

San Juliango grafitoak itsas ondare bakarra eskaintzen dute, beraien aniztasuna, aberastasuna eta esanahia direla-eta. Multzo berria eta zoragarria da, izan ere, gaur egun Bizkaiko horrelako kasu bakarra da. Era berean, horrelako irudiak Atlantikoko kostaldeko hainbat udalerritan dokumentatzen ari dira, eta azaltzen dute Muskiz ere itsas tradizioen kulturaren parte izan zela mundu osoko beste herri batzuekin batera.

Diputatuak azpimarratu du El Pobal burdinolak antolatutako erakusketa museoek gauzatzen duten ondarearen ikerketa, berreskuratze eta hedapenaren eredu ona dela baita ere, izan ere, gizarte aberastasunarentzat oso garrantzitsua da: aurkikuntzaren ondoren burdinolak sustatutako ikerketa sakona egin zen, eta hainbat adituz osatutako talde batek San Juliango atean ezkutatutako sekretuak ikusarazi zituen. Erakusketan informazioa jasotzeko aukeraz gain, itsas ondarearen ezagutzaren erreferente bihurtzen den argitalpen bat egin da. Horrez gain, atea eta grafitoak eraberritu dira, eta horrekin bermatu egin da etorkizunean ondare hain garrantzitsua kontserbatu egingo dela. Azkenik erakusketa bat antolatu da eta dagokion argitalpena egin da, eta horri guztiari esker herritarrek grafitoei buruz bildu eta deskubritu den informazio guztiaren berri izan dezakete.

Diziplina arteko ikerketa taldea

Proiektuan lan egin dute askotariko alorretan erreferenteak diren ikertzaileek.

Carlos Glaria filologoak grafitoak deskubritu zituen eta toponimia azterlanen bidez ezagutzen duen Barbadungo estuarioari testuingurua jarri dio.

Juan Manuel González Cembellín historialariak eta Bilboko Eleiz Museoko zuzendariak azaldu du zergatik aukeratu zuten leku hori grabatuak egiteko, eta esan du ez zela ustekabean egin: San Julian Muskizko eliza nagusia eta udalerriko ikurra da.

Azkenean, Xabier Armendarizek, itsas historiako adituak eta ezagutza asko duenak itsas ex-votoei buruz, San Juliango multzoaren enigma argitzeko lana egin du: interpretatzea, ontziak identifikatzea, gutxi gorabeherako kronologia proposatzea, eta itsasontzien eta ustez loturarik ez duten bestelako motibo ikonografiko anitzen arteko lotura bilatzea.

Rosa Ruiz Idarraga arkeologoak erakusketako eta katalogoko grabatuen kalkoak egin ditu. Kalkoak egitea ezinbestekoa izan da multzoa zuzen interpretatzeko, eta legatu honen memoria grafikoa gordetzeko balio du.

Azkenik, Javier Gandarillas marrazkilariak San Juliango grabatuetako motiboetan agertzen den portuko paisaia irudikatu du eta akuarela eder eta koloretsu bat sortu du Lavalleko portuko jarduera erakusten duena 1800 inguruan.

Erakusketako harribitxia: itsasorako atea

Grafitoak aurkitu diren atea da erakusketaren pieza nagusia. Bi metro baino gehiagoko altuera duten haritz egurrezko bi orri izugarri, zeintzuek oraindik ere iltze eta burdin zaharrak dituzten. Jendaurrean erakutsi ahal izateko eraberritze lan zehatza egin diote museoak berak enkargatuta.

Eraberritze lanari esker hasieran ikusten ez diren grabatuak deskubritu dituzte, hasieran identifikatutakoak hobetu interpretatu dira, eta gainera, altxor artistiko txiki honen bizitza luzatu da, horrela egin ez balitz, ahanzturan geldituko litzatekeelako.

Zergatik dira grafitoak?

San Juliango multzoa grafitoen arloan sartzen da, izan ere, adierazpen herrikoi bat-batekoak dira, bokaziodunak, baina denboran irauten dutenak, eta ziurrenik elizako agintaritzen baimenik gabe eta hasiera batean horretarako ez zen leku batean egin ziren, hau da, elizara sartzeko atean. Grafitoa nolabaiteko urratze jarduera da, nahiz eta kasu honetan tokian oso boteretsuak ziren familien sinadurak dituen.

"LLANO" eta "URQUIXO" abizenak agertzen dira ateko grabatuetan, eta itsasontzietako marinelez, jabeez eta maisuez osatutako familia saga horiek tradizio handia izan zuten zona horretan historian zehar.

Grabatuek burdinaren merkataritzari lotutako itsas bizitza bizia erakusten dute

San Juliango eliza Barbadungo estuario gaineko talaia berezian eraiki zuten. Tontor horren azpian zegoen Lavalleko portua, itsasadarraren albo banatan, eta leku babestu eta egokiena zen itsasontziak segurtasunez ainguratu edo lotzeko.

Mendeetan zehar portu horretatik atera zen Trianoko Mendietako -Somorrostroko zain ospetsua- burdin mineralen zati handi bat, eta itsasontziek Kantauriko portu nagusietara garraiatzen zuten.

Itsasontzi horiek dira San Juliango atean betikotuta geratu direnak, eta burdinaren kulturaren legatu diren heinean, gaur egun El Pobalen daude erakusgai.

San Juliango kitxemarinak

Grabatuetan gehien agertzen diren itsasontziak kitxemarinak dira. Ontzi mota horrek Bizkaiko kostaldeko itsas trafikoa monopolizatu zuen garai horretan.

Ontzi horiek Frantziako chasse-marée delakoen ondoren sortu ziren, eta oso ospetsuak egin ziren, eta denborarekin bela ontzien bertsio sinplifikatu bat hartu zuten baita ere euskal arrantza txalupa tradizionalek. XX. mendeko lehen laurdenera arte erabili zituzten, izan ere, orduan lehenengo baporezko ontziek belak behin betiko albo batera utzi zituzten.

San Juliango kitxemarinak, zalantzarik gabe, alturako kabotaje ontzien trafikoan aritzen ziren. 30 tona inguru eta punten artean 15 eta 20 metro arteko luzera zuten maspreza zenbatu gabe. Arrantza aparailuekin eta gainerako ezaugarriekin zalantzarik gabe dakigu, gainera, distantzia handiko kabotaje nabigazioetarako prestatuta zeudela.

Grabatutako itsasontziak eskematikoak izan arren, trebetasun handiarekin marraztu zituzten, errealitatetik gertu, eta bakarrik itsasoari lotutako jendeak ezagutu zitzaketen hainbat xehetasun tekniko dituzte. Badirudi grafitoak egin zituztenak itsasoko jardueraren begiraleak baino gehiago, itsasgizon eta marinel eskarmentudunak zirela.

Zer dago itsasontzien, izenen eta ikurren atzean?

Zergatik irudikatu zituzten itsasontziak eliza baten atean? Zer zentzu du horrek? Erantzuna sinplea da: ahaztutako tradizioetan oinarrituta dago, bizirik iraun dutenak oso pribatiboak diren itsas jendearen kolektiboan.

Antzina-antzinatik itsasgizonek jainkotasunaren babesa bilatu dute beraien zeharbideetan. Amildegian hiltzeko beldurra, ekaitzari aurre ezin egin izatea, eta hilobi likido eta hondogabean desagertzea itsasoratzen ziren guztien pentsamenduetan zeuden. Garai klasikoko frogak daude diotenak ohitura zegoela jainkoei opari edo eskaintza bat egiteko babes horren truke. Ex-votoak deitzen dira, latineko exvoto suscepto adierazpenetik sortuak, hau da, "boto bat betetzen".

Testuinguru horretan kokatzen dira San Juliango ateko itsasontziak. Zeharbide edo zeregin baten aldeko ex-voto gisa, jainkoen babesa bilatuz, edo merkataritza edo itsas arrakasta lortu eta geroko esker oneko egintza gisa, adibidez itsasontzi berri bat erostea edo zeharbide bat amaitzea.

Ikurrak

San Juliango inskripzioen elementu berezietako bat Víctor edo Vítor ikurra da. Ikur zahar horren jatorria krismoi erromatarra da. Erromatarren X eta P hizkien aldaera bat Víctor da, V.I.C.T.O.R hizkiekin idatzitakoa, zeinak lorpen edo garaipen handi bat esan nahi duen. Itsas arloan ontzien irudien ondoan egon ohi da, itsas balentria edo lorpenen bat txalotuz (gaztelaniaz, vitoreando).

San Juliango atean victor bi oso argi ikus daitezke, ateko abizenekin eta itsasontziekin lotuta daudenak.

San Julian eta Pobeña, nazioarteko erreferentziadun ex-votoen multzoa

San Juliango grafitoen aurkikuntza oso garrantzitsua da, ez bakarrik ondare elementuak direlako, baizik eta Muskizen bereziki garrantzitsua den botozko tradizio aberatsa eta anitza osatzen dutelako.

San Julian-Pobeña ardatzak itsas historian eta antropologian duen garrantzia ezin handiagoa da, izan ere, euskal geografiako -eta ziurrenik penintsulako- leku bakarra da, non itsasoko ex-votoen mota garrantzitsuenak biltzen diren.

Pobeñako Sorospeneko Andre Mariaren ermita txikiko hormetan kontu handiz gordeta dago Bizkaiko ex-voto piktoriko berezi eta zaharrenetakoa. Pedro Antonio de Llano y Manzanalek, Muskizko El Colon pakeboteko kapitainak, aginduta egin zen, Habana inguruan 1768an ekaitz bortitz batean biziraun eta gero. Ermita horretan dago baita ere "El Habanero" izeneko brigantin baten maketarekin egindako ex-votoa, sabaitik zintzilik dagoena.

Pobeñako ex-voto biak, bai maketa bai brigantina, behin-behinean El Pobal burdinolara eraman dituzte eta erakusketa berrian ikusgai daude, horrela, itsas zaporea emanez.

Muskizko ezkutu historikoa, ustekabeko aurkikuntza

San Juliango grafitoen azterketari esker Muskizen oso garrantzitsua den beste aurkikuntza bat egin da: udalerriko ezkutu historikoa, 1646an margotutakoa elizaren barruan.

Bizkaiko udal ezkutu zaharrena da Erandiokoaren eta Bilbokoaren ondoren. Eta Muskizko historiako pasarte garrantzitsu baten testigu da: herritarrek eta kontzejuak mendeetan zehar Salazarren aurka izandako gatazka elizaren patronatuarengatik. Valladolideko Kantzelaritzak ezabatzeko agindua eman zuen ikurra...baina ez zutena ezabatu.

Lankidetzak / Esker onak

Lan hau egiteko ezinbestekoa izan da hainbat erakunderen lankidetza eta laguntza. Alde batetik eliza, grabatuak aurkitu diren atearen jabea, zeinak burdinolan erakusteko laga duen. Beste alde batetik Petronor enpresa, zeregin garrantzitsua duelako burdinolaren programan museo gisa inauguratu zutenetik, eta proiektu berri honetan ere parte hartu duelako. Muskizko Udalaren eta El Pobal burdinolaren babesa ere aipatu beharra dago.


Argazkiak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...