2022(e)ko uztailaren 28(a) 11:30

Neurri berriak aurkeztu dituzte foru Ogasunek, inflazioaren eraginari aurre egiteko

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Euskadiko zerga administrazioek 249,5 milioi euroko injekzioa egingo dute zergadunen poltsikoetan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek neurri sorta berria aurkeztu dute gaur, inflazioari eta egungo egoera ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko. Hiru lurralde historikoen artean modu harmonizatuan hartutako neurri hauek 249,5 milioi euroko ahalegin fiskal bateratua ekarriko dute. EAEko zergadun guztiak izango dira onuradunak, eta intentsitate handiagoa izango du zaurgarrienen kasuan. Erabaki sorta gaur jakinarazi dute Gasteizen egin den prentsa agerraldian, eta bertan parte hartu dute Iñigo Urkullu lehendakariak; Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak; eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Deflaktazioa

Lehenengo neurriak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) tarte guztiak % 4 deflaktatzea dakar. Horrela, zerga horren ordainketa egungo egoera ekonomikora egokitu nahi da, inflazioaren ondorioz egiten diren soldata igoerek faktura fiskala handitzea eragin ez dezaten. Gogoratu behar da foru ogasunek % 1,5 deflaktatu zutela PFEZa urte hasieran; beraz, deflaktazioaren zifra guztira % 5,5ekoa izango litzateke, azpiko inflazioaren azken adierazle aurreratuarekin bat datorren zenbatekoa.

Neurria irailaren 1ean sartuko da indarrean; beraz, iraila eta urte amaiera bitartean ordaintzen diren soldatetan berehalako eragina izango du. Bestalde, lehenago ordaindutako nominen kasuan, atxikitako gehiegizko zenbatekoak hurrengo Errenta kanpainan doituko dira. Neurriak EAEko errenta-zergadun guztiei egiten die mesede, eta 139,1 milioi euroko eragin bateratua izango du hiru lurraldeetan.

Inflazioaren aurkako kenkaria

Bestalde, foru ogasunek inflazioaren aurkako 200 euroko kenkaria ere onartu dute, 30.000 eurora arteko errenta oinarri orokorra duten zergadunek aplikatu ahal izango dutena. Aldiz, 30.000 euro eta 35.000 euro bitartean, 200 euroko kenkaria pixkanaka murrizten joango da, aitorpenaren oinarria handitu ahala. Neurriak egungo egoeraren aurrean egoera zaurgarrienean dauden zergadunetan jartzen du arreta, eta guztira 110,4 milioi euroko kostua izango du hiru foru ogasunentzat. Honen eragina hurrengo Errenta kanpainan islatuko da.

Beste neurri batzuk

Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek beste neurri finantzario batzuk ere hartu dituzte, pertsona autonomoen eta enpresen egoera arintzeko eta hauei likidezia gehiago emateko. Autonomoen kasuan, ekitaldi honetako hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako ordainketa zatikatuak egiteko betebeharretik salbuetsita geratzen dira. Bestalde, 50 milioi eurotik beherako eragiketa bolumena duten eta enpresa-taldeetan sartuta ez dauden enpresek ere ez dute Sozietateen gaineko Zergaren ordainketa aurreraturik egin beharko. Azkenik, 11/2022 Errege Dekretu Legea dela eta jasotzen diren 200 euroko dirulaguntza publikoak salbuetsita geratzea erabaki dute foru Ogasunek.


 

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...