2022(e)ko abuztuaren 01(a) 10:00

Bilbao Bizkaia bisitatzen dutenek esperientziari buruzko oso iruzkin positiboak egiten dituzte sare sozialetan

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren azterlan batek iruzkin horiek aztertu ditu 2021eko urtarrilaren 1etik aurtengo maiatzaren 31ra bitartean, eta % 89ko positibotasuna dute. Interneten helmugari buruzko iritziak eman dituzten pertsona gehienak (% 79,7) turistak dira, % 17,4 iritzi-sortzaileak (% 99,8ko positibotasunarekin) eta gainerakoak kazetariak (% 99,2ko positibotasunarekin). Gehien aipatzen diren erakargarritasun turistikoak museoak eta bildumak, hiri-ondarea eta natura eta paisaiak dira. Bilbao Bizkaian esperientzia turistikoei buruzko elkarrizketa gehienak Google Maps, TripAdvisor eta Instagramen biltzen dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa bat egin du sare sozialetan eta online hedabideetan eremu horietan Bilbao Bizkaiari buruz zer esaten den jakiteko. Azterlan honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurtengo maiatzaren 31ra bitartean Interneteko gune publiko guztietan turismo-helmugari eta haren erakargarritasunei buruz emandako iritziak aztertu ditu eta ondorioztatu du aztertu diren turisten esperientziak oso positiboak direla (% 89).

Azterlan honetan jaso diren iritzi gehienak turistek adierazitakoak dira (% 79,7), eta haien iruzkinek % 89,9ko positibotasuna dute. Interneten iruzkinak utzi dituzten pertsonen beste % 17,4 iritzi-sortzaileak dira, eta euren aipamenek are positibotasun handiagoa dute, % 99,8ra iritsiz. Kazetariek ere, nahiz eta kopuruan askoz gutxiago izan, positibotasun handia adierazi dute, kasu honetan % 99,2.

Sareetan eta oinline hedabideetan gehien aipatzen diren erakargarritasun turistikoak edo tematikoak museoak eta bildumak dira (iruzkinen % 21,9 hartzen dute eta % 92,8ko positibotasuna dute), hiri-ondarea (iruzkinen % 14,2 dira, % 93,3ko positibotasunarekin) eta natura eta paisaiak (% 12,3 aipatzen dira eta % 95,1eko positibotasuna dute). Hiru gaien artean aztertutako elkarrizketen % 48,4 biltzen dituzte. Badira zenbait gai edo erakargarritasun, turista gutxi batzuek aipatzen badituzte ere, positibotasuna handia dutenak, % 98tik gorakoa. Esate baterako surfa eta beste kirol batzuk, zinema-paisaiak, itsas nortasuna, Atlhetic Experience eta gastronomia.

Bilbao Bizkaian izandako esperientzia turistikoei buruzko elkarrizketa gehienak Google Maps, TripAdvisor eta Instagramen biltzen dira. Eta aztertutako hedabide guztietan balorazio oso positiboak dituzten turisten esperientziak jasotzen dira, % 99,3ra iritsiz Instagramen kasuan.

Bizkaia nabarmenago aipatzen da turisten gaztelaniazko elkarrizketetan, eta, gainera, hizkuntza horretan areagotu egin dira kostaldeko eta mendiko erakargarritasunei buruzko gomendioak, % 96,9ko positibotasuna lortuz.

Lehenengoaren kasuan esperientziak gehien asebetetzen dituena itsas giroaz eta nortasunaz gozatzea da, eta hori aipatzen da gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez Interneten egindako iruzkinetan. Izan ere, gai horien positibotasuna % 87,1ekoa da frantsesez, % 96koa ingelesez eta % 89,4koa gaztelaniaz. Gure kostaldea bisitatzen duten pertsonek eskertu egiten dute benetako giro jatorraz gozatzea, non itsas esentzia antzematen den. Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Elantxobe eta Getxoko Portu Zaharreko giroaz gozatzeak asebetetasun handia sortzen du. Hala eta guztiz ere, gaztelaniaz eta frantsesez hitz egiten duen publikoak adierazten du kostaldean ere arazoak daudela eremu horietan aparkatzeko.

Kostaldean ez bezala, barnealdeko erakargarritasunak, Bizkaiko mendiak, gaztelaniaz aipatzen dira gehienbat, eta, beraz, esan daiteke nazioarteko turismoa "erakargarritasun horietatik kanpo" geratzen dela sareetan egiten dituen elkarrizketetan. Horri dagokionez, aipatzekoa da iruzkin askok harridura adierazten dutela erakargarri horietako batzuen aurrean, lurraldeko mendietara hurbildu ziren arte bisitatu zituzten pertsonentzat ezezagunak baitziren. Bizkaiko barnealdeari buruzko gaztelaniazko iruzkinen positibotasuna, parke naturalen erakargarritasuna azpimarratuz, % 96,8koa da.

Hiriburuari, Bilbori, dagokionez, turistek esperientzia positiboez gozatzen dute gehienbat. Positibotasun handieneko iruzkinak frantsesez hitz egiten duten turistek egiten dituzte (% 93,3); ehuneko hori ingelesezko iruzkinena baino pixka bat handiagoa da (% 91,9), eta iruzkinetan gaztelania erabiltzen dutenen positibotasunetik 5 puntura dago (% 88,6).

Sare sozialetan eta on line hedabideetan adi egotea, turismo-helmuga gisa Interneteko Bilbao Bizkaiari buruzko elkarrizketak aztertzea, bisitatzen gaituzten pertsonen emozioen unibertsoa ezagutzea, helmugan nola sentitzen diren, haien iradokizunak, galderak, erakargarritasun turistikoetan izandako esperientziak, kexak, etab. Bizkaiko Foru Aldundiak interesgarritzat jotzen duen praktika da gogobetetze handiagoa eta gomendio gehiago sortzen lagunduko duten neurriak hartzeko. Informazio-iturri bat da gure helmugan duten esperientziarekin pozik dauden pertsonak bermatuko dizkiguten jarduketak planifikatzeko.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...