2022(e)ko abuztuaren 29(a) 10:00

Aldundiak baso-kudeaketa iraunkorreko ereduei eta basogintza osagarriari buruzko jardunaldi batzuk antolatuko ditu azaroan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Horietan, Europako testuingurua eta esparru horretako joera berriak aztertuko dira, eta kudeaketa horren harira Europako herrialde desberdinetan egin diren adibide praktikoak azalduko dira. Era berean, hainbat gairen inguruan eztabaidatuko da mahai-inguruetan, hala nola basoen zeregina ekonomia berriaren motor berde gisa edo klima-aldaketara egokitzea eta arriskuen kudeaketa. Jardunaldi horietan, EHU elkarlanean arituko da eta European Forest Institute, ProSilva, Europako Basoen Jabeen Konfederazioa (CEPF) edo Eustafor bezalako erakundeen nazioarteko ordezkari adituek hartuko dute parte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila datorren azaroan baso-kudeaketa iraunkorreko ereduei eta basogintza osagarriari buruzko jardunaldi batzuk egiteko xehetasunak azkentzen ari da. Jardunaldi horien xede nagusia gai horretan dauden azken joerak ezagutu eta aztertzea da, bai eta baso-baliabideen kudeaketa eraginkorraren adibide praktikoak ezagutzea eta zuhaitz-multzoen kudeaketa horren etorkizunari buruz eztabaidatzea ere.

Topaketa horiek azaroaren 15ean eta 16an egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin, Bizkaia Aretoan. Hasteko, hitzaldi-ziklo bat egingo dute ProSilva, CEPF edo Eustafor bezalako erakundeetako nazioarteko adituek, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: Europako testuingurua, European Forest Institutek naturatik hurbilago dagoen kudeaketa bati buruz egindako azterlana edo Europako baso pribatuen kudeaketa multifuntzionala. Ondoren, jardunaldi horietan, Europako hainbat herrialdetako (Suedia edo Italia) baso-kudeaketako ereduen adibide praktikoak aztertuko dira, eta, jardunaldien azken fasean, hainbat mahai-inguru egingo dira, honako gai hauei buruz eztabaidatzeko: basoek ekonomia berriaren motor berde gisa duten zeregina, klima-aldaketara egokitzea eta arriskuen kudeaketa.

Basogintza-jardueraren etorkizuna aztertzeaz gain, garatu beharreko politikak eta etorkizuneko Mendien Foru Araua etorkizunera begirako egoera horretara egokitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko Batzar Nagusien aginduari ere erantzun dio jardunaldi horien bidez, horrelako topaketa bat antolatzeko eskatu baitzioten foru-erakundeari.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...