2022(e)ko uztailaren 26(a) 13:30

Rementeriak berretsi egin du Aldundiak hartutako konpromisoa pertsonek beren talentua Bizkaian garatu ahal izateko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko ordezkariei egindako San Inazio Eguneko harreran Rementeriak azpimarratu du Aldundiaren lehentasuna direla enplegua eta jarduera ekonomikoa, izan ere, horiei esker lurraldeko pertsona guztien bizi kalitateak hobetzen jarraitzen du. Mundu mailako ziurgabetasunak direla-eta zuhur dagoen arren, Ahaldun Nagusiak azpimarratu du Bizkaiko egoera ekonomikoa ona dela eta lurralde serioa, egonkorra eta kaudimenduna izaten jarraitzen duela enpresek, langileek eta erakundeek ahal duten gehiena egiten dutelako.

San Inazioren harrera

Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, harrera tradizionala egin die gaur Bizkaiko ordezkariei Foru Jauregian. Bertan egon dira erakunde, ekonomia, kultura, gizarte eta kirol arloko bostehun pertsona inguru. Esku-hartzean Rementeriak berretsi egin du Aldundiak proiektuen eta kudeaketa ekonomiko on baten bitartez Bizkaiko bizi kalitatea hobetuta pertsonekiko duen konpromisoa.

Adibide gisa Ahaldun Nagusiak aurreratu du konpromiso berriak garatuko direla talentuarekin gaur egun prestakuntzaren eta enpresen beharren artean dagoen distantzia murrizteko, izan ere, horren ondorioz enpresa askok zailtasunak izaten dituzte plaza kualifikatuak betetzeko. Egoera hori identifikatzeko Aldundiak lurraldeko 30 agenterekin lan handia egin du, eta analisi horretatik hamar konpromiso zehatz sortu dira. Aldundiak bere esku dagoen guztia egingo du arrakala hori murrizteko.

Jarduketa bide hori pertsonekin garatuko da ekintzen, proiektuen eta ekimenaren bitartez, ez bakarrik hitzekin, esan du. Formula berbera aplikatuko du Bizkaia hobetzeko egungo ziurgabetasun ekonomikoko garaian. Zuhurra da, egoera edozein unetan alda baitaiteke, baina Rementeriak berretsi du Bizkaiko egoera ekonomikoa ona dela eta lurralde serioa, egonkorra eta kaudimenduna izaten jarraitzen duela. Azaldu du hori horrela dela enpresek eta langileek duten gehiena ematen dutelako eta erakundeak oso inplikatuta daudelako. Aldundiari dagokionez, Ahaldun Nagusiak esan du lehentasuna jarduera ekonomikoa eta enplegua izaten jarraitzen duela, eta horiek direla giltzarriak benetako hobekuntza proiektu eraldatzaileetan inbertitzen jarraitu ahal izatea ahalbidetzeko.

Proiektu horien artean kudeaketa ekonomiko on batekin lortutako soberakinekin finantzatu ahalko liratekeen batzuk aipatu ditu, besteak beste Galdakao eta Usansoloko Ospitalea metroaren bidez lotzea, Gernikako Guggenheim Museoa, Solluben tunel bat eraikitzea, Markinako saihesbidea, zaintzen sistema eraldatzea edo etxebizitzak erostea arazoak dituzten pertsonei laguntzeko. 

Halaber, aurreratu du euskal erakundeak Lehendakaria buru dela neurri berriak aztertzen ari direla prezioen igoera dela-eta gehien sufritzen ari direnei laguntzeko. Azaldu du irtenbide horiekin familien ekonomiei lagunduko zaiela bizi kostuaren igoerari aurre egin diezaioten.

Edonola ere, Rementeriak gogorarazi du Aldundiak ezin duela bakarrik jardun, gizarte osoaren parte-hartzea behar duela. Horrekin lotuta, agente guztiei eskatu die une honi buruz hausnartzeko eta baloratzeko zein den bizi dugun eta bizi dezakegun errealitatea; erabakitzeko ea udazken beroen, greben, gatazken eta liskarren garaia den, edo alderantziz, lanean jarraitzeko, zuhurrak izateko, elkarrekin ekaitzari aurre egiteko, lortzeko hain zailak izan diren gauzak arriskuan ez jartzeko, eta akordioen eta konpromisoen bidez hobetzen jarraitzeko sasoia den.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...