2022(e)ko uztailaren 21(a) 10:29

Foru-ogasunek 200 euroko laguntza-eskaera aktibatu dute familia kalteberentzat

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek herritarren eskura jarri dute ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan ezarritako 200 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko izapidea. Errege lege-dekretu horren bidez, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko neurriak hartzen dira.

Laguntza hori behar bezala kudeatzeko, foru-ogasunen bidez eskatuko da, ostiral honetatik, hau da, uztailaren 22tik, aldundi bakoitzaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo den formulario baten bidez.

Laguntza hori jasotzeko, onuradunek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; bizikidetza-unitatearen 2021eko errentak 14.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kenduta. Soldatapeko langileei, autonomoei edo langabeei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo geratzen dira bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...