2022(e)ko uztailaren 01(a) 13:00

Euskadiko eta Nafarroako gobernuek beren lana aitortu diete Foru Komunitatean suteak itzaltzen lagundu zuten langileei

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egindako ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeak eta Nafarroako Gobernuko Barne Saileko zuzendari nagusiak zorionak eman dizkiete hiru foru-aldundietako eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udaletako suhiltzaile-zerbitzuetako arduradunei eta Basalan foru sozietate publikoko eta Bizkaiko Baso Zerbitzuko taldeei. Bizkaiko Foru Aldundiak Basalaneko hiru talde (36 pertsona), Baso Zerbitzuko bi teknikari eta Suteen Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 41 agente jarri zituen dispositiboan laguntzeko, eta ponpa ama astun bat, baso-ponpa astun bat, zisterna astun bat, lur orotako hiru ibilgailu eta 3 pickup erremintekin bidali zituen.

Nafarroan piztutako suteak itzaltzen lagundu zuten euskal taldearen ordezkariak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeak, Rodrigo Gartziak, eta Nafarroako Gobernuko Barne Saileko zuzendari nagusiak, Amparo Lópezek, zoriondu egin dituzte Foru Komunitatean berriki piztutako suteak itzaltzen lagundu zuten euskal taldeak. Biek ala biek Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako suhiltzaileen zerbitzuek eta Bizkaiko Baso Zerbitzuko eta Basalan foru sozietate publikoko taldeek egindako lana goraipatu dute.

Talde horiek ekainaren 19ko (igandea) lehen orduetatik lagundu zuten sua itzaltzeko lanak egiten, eta 12 orduko txandetan antolatuta esku hartu zuten asteartera arte, hilak 21, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako esku hartzeko teknikari baten laguntzarekin. Foru Aldundiaren kasuan guztira Basalaneko hiru talde (36 pertsona), Baso Zerbitzuko bi teknikari eta Suteen Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 41 kide joan ziren Nafarroara. Lan horiek burutzeko ponpa ama astun bat, baso-ponpa astun bat, zisterna astun bat, lur orotako hiru ibilgailu bidali zituen, eta 3 pickup mobilizatu ziren erremintekin.

Euskal operatiboak, oro har, batez ere San Martin (San Martin Unx, Uxue, Lerga, Galipentzu eta Olleta) eta Gares (Artazu, Sarria, Argiñariz eta Erreniega mendilerroaren iparraldeko eta hegoaldeko aldeak) zonaldeetan burutu zituen sua itzaltzeko lanak.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...