2022(e)ko ekainaren 30(a) 11:00

Bizkaiko bide-azpiegiturak berritzeko 2020-2023ko planean dagoeneko berrikuntzarako 77 proiektu jarri dira martxan

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak lehenengo balantzea egin du plana martxan jarri eta bi urtera: mugikortasunari eta azpiegiturei lotutako 50 enpresa baino gehiago daude lantaldeetan, eta 2,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa aktibatu da berrikuntzarako dirulaguntzen dekretuari esker Imanol Pradales: «Foru-sare digitalago eta jasangarriago bat edukitzeko aukera emango diguten proiektu berriak aktibatu behar ditugu, Europako testuinguruan abangoardian egoteko eta, inolako zalantzarik gabe, erabiltzaileei mesede egiteko, gehiago eta hobeto»

Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak gaur bildu ditu Bizkaiko bide-azpiegiturak berritzeko 2020-2023ko planeko parte-hartzaileak. Horrela, planaren aurrerapen-mailaren lehenengo balantzea egin ahal izan dute, martxan jarri eta bi urtera.

Aurreikuspenen arabera, lau urtean 25 milioi euroko inbertsioa egingo zen, eta, horrela, ekintza zehatzak martxan jartzea da planaren helburua, betiere, hiru ardatz nagusi aintzat hartuta: garraio-sistema adimendu aurreratuen sistemak, azpiegitura adimendun eta digitala, eta jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra. Bizkaiko Foru Aldundiak jarduketa zuzenak gauzatzeko diseinatu zuen ekimena, bai eta sektoreko eragile eta enpresekin lankidetzan aritzeko aukera txertatzeko ere.

Helburua ez da etorkizunerako Bizkaiko azpiegiturak prestatzea bakarrik; horrez gain, lankidetza publiko-pribatutik gainditu nahi dira gure bide-sarean aurre egiteko ditugun erronka berriak. Etorkizuneko errepideek informazio oso baliogarria emango digute eskariaren eta azpiegituraren kudeaketa eraginkorragoa egikaritu ahal izateko, bai eta erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko ere. Eta administrazio gisa, uste dugu sektoreko enpresak, zentro teknologikoak eta eragileak ere bidaia honetan gurekin batera egon behar zaretela, berrikuntzako proiektuak garatzeko gure bazkide izan behar duzue, azaldu du Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak.

Bizkaiko bide-azpiegiturak berritzeko 2020-2023ko planean, halaber, sailak berak eta lurraldeko enpresa eta eragile teknologikoek parte hartzeko ekintza zehatzak gehitu dira, besteak beste, A-8an eta AP-8an korridore kooperatibo bat ezartzea (Tecnaliaren alboan), errepideen foru-sarea proba teknologiko berriak egiteko laborategi gisa erabiltzea, lizitazio guztietan berrikuntzari lotutako klausulak gehitzea, BIM metodologia txertatzea edo bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko dirulaguntzei buruzko urteko dekretua.

Imanol Pradalesek jarduketetan erdietsitako aurrerapenen zehaztasunak eskaini ditu, eta mugarri batzuk nabarmendu ditu, hala nola Bizkaia Connected Corridor delakoa abian jartzea, errepidean aplikatutako teknologia berrien diseinurako eta garapenerako. Tecnaliarekin batera egindako lankidetza-proiektua bat da, eta, horren bitartez, digitalizatutako eta sentsorizatutako 57 kilometroko autobidea izango dugu Bizkaian, zeina 2023. urtetik aurrera egongo da zerbitzuan.

Era berean, diputatuak iragarri du, urte eta erdian lanean jardun ondoren, berrikuntzari lotutako 77 proiektu jarri direla martxan lan-ardatz nagusi bakoitzean. Batzuk baino ez ditugu aipatuko hemen: bide-zoruetan agregakin siderurgikoak erabiltzea eta bidegorrietan birziklatutako agregakinak erabiltzea, sailaren jarduketen karbono-aztarna aztertzea, Kukularran, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea, BIM aplikatzea edo Ezkerraldeko Campus Teknologikoaren sarbideak, satelite bidezko teknologia erabiltzea geoteknia aztertzeko, droneak ezponden kontrola egiteko edo robotizazioa erabiltzea topografian, bai eta teknologia digitalen bitartez egituren instrumentazio eta sentsorizaziorako proiektu ugari ere.

Horrez gain, berrikuntzarako dirulaguntzen dekretua edo laguntzen programa azpimarratu ditu. Xede nagusia da foru bide-sarea hobetzea eta modernizatzea, horretarako teknologia aurreratu berriak aplikatuz eta probatuz, inguruarekin integratutako modu jasangarrian. 2020. eta 2021. urteen artean, 13 proiektu onetsi dira, eta, horrela, 2,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa aktibatu da.

Berrikuntza sustatzeko ekintza zuzenen artean, honako hau nabarmendu du diputatuak: Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak berak sustatutako kontratu publikoetan berrikuntzaren klausulak txertatu izana; izan ere, 2021. urtean lizitatutako pleguen %77,42an gehitu ziren berrikuntzari lotutako klausulak.

Planaren etorkizuneko bilakaerari dagokionez, diputatuak anbizio handiko helburuei eutsi nahi diela aldarrikatu du. Anbizio handiarekin jarraitu behar dugu lanean duela bi urte abiarazi genuen apustuaren alde. Foru-sare digital eta jasangarriago bat edukitzeko aukera emango diguten proiektu berriak aktibatu behar ditugu, Europako testuinguruaren abangoardian egoteko eta, inolako zalantzarik gabe, erabiltzaileei mesede egiteko, are gehiago eta hobeto. Pertsonen zerbitzura dagoen bide-sare berritzaile bat lortzea da gure xedea, hobeto konektatuta dagoena eta seguruago dena. Ongizatea eta bizi-kalitatea irabazten jarraitzeko, ziurtatu du.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...