2022(e)ko uztailaren 04(a) 10:30

Bizkaiak % 25 handitu du merkataritza-elkarteei ematen dien laguntza, guztira 430.000 euroko zenbatekoa iritsiz

Ekonomia Sustatzeko Saila

2021eko ekitaldiarekin alderatuta Ekonomia Sustatzeko Sailak % 25 handitu ditu Cecobi, Bizkaidendak eta Bilbaodendak elkarteentzako laguntzak. Laguntza hauen xedea sektorearen omnikanaltasunean, berrikuntzan eta belaunaldien arteko erreleboan sakontzeko neurrien bidez Bizkaiko tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen laguntzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 430.000 euroko zenbatekoa onartu du lurraldeko tokiko merkataritza sustatzeko. Laguntza horiek Cecobi, Bizkaidendak eta Bilbaodendak elkarteekin sinatutako hitzarmenen bidez bideratuko dira eta xedea merkataritza txikia suspertzea eta baloratzea, haren lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea eta 2022an zehar sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea da.

Laguntza-ildo hau Ekonomia Sustatzeko Sailak tokiko merkataritzaren ordezkariekin duen lankidetza-estrategiaren barruan kokatzen da, merkataritzaren profesionalizazioa eta lehiakortasuna bultzatuko duten jarduerak eta neurriak ezartzen elkarrekin lan egiteko. Lankidetza hau merkataritzaren profesionalizazioa eta lehiakortasuna bultzatuko duten jarduerak eta neurriak ezarriz burutuko da, digitalizazioa eta omnikanaltasuna, belaunaldien arteko erreleboa eta negozio-eredu berrien garapena garatuko duten tresnen bidez. Laguntza hau duela gutxi Eusko Jaurlaritzarekin eta beste euskal administrazio batzuekin elkarlanean abian jarritako bonu-kanpainari gehitu behar zaio; Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euro baino gehiago bideratu ditu kanpaina horretara.

Merkataritza elkarteek adierazi digutenez, udaberri-udako kanpainan salmentek hobera egin dute, abian jarri ditugun bonu kanpainek indartuta. Dena dela, jakin dakigu merkataritza txikiak erronka handiak dituela, Bizkaiko ekonomian pisu handia duen sektorea, alegia. Pandemiak eragin handia izan zuen merkataritza-sektorean eta orain Ukrainako gerrak ondorio larriak eragin ditu lehengaien eta energiaren garestitzeagatik eta inflazioan duen eraginagatik, eta horrek zuzenean eragiten dio familien kontsumoari. Ekonomia Sustatzeko Sailean sektore komertzial profesional eta berritzaile baten aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, joera ezberdinetara egokitzeko gaitasuna duena eta lehiakorra dena. Zailtasun guztiak gorabehera, uste dugu ezin direla erabakiak atzeratu eta, horregatik, elkarteei ematen diegun laguntza areagotu egin dugu, batez ere Bizkaiko tokiko merkataritzaren digitalizazioaren, belaunaldi-erreleboaren eta profesionalizazioaren arloko ekimenak abiarazteko, azaldu du Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...