2022(e)ko ekainaren 27(a) 16:11

Hiru euskal unibertsitateetako talentu gazteak Talentia programetako diplomak jaso ditu

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaia Talentek diplomak banatu dizkie Talentia, Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programetan parte hartu duten ikasleei.

Talent diplomak

Joan den ekainaren 24an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU), Bizkaia Talentek Talentia Zerbitzuko programetan parte hartu duten 595 ikasleri diplomak banatzeko ekitaldia antolatu zuen: 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2020 ikasturteetako Talentia Skills - profesionaltasunerako trebetasunen programa; 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetako Talentia programa; eta 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetako Be Basque Ambassadors programa. Izan ere, pandemia tarteko, ikasleek orain arte itxaron behar izan dute diploma ofiziala jaso ahal izateko.

Ekitaldia Ainara Basurkok eta Fernando Tapiak inauguratu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak eta EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordeak, hurrenez hurren, nork bere hitzak eskainiz lurraldeko ahalmen handieneko talentuari, Bizkaia eraldatuko duten proiektuetako erronketako asko garatuko dituen horri, alegia.

Foru Diputatuaren esanetan, hiru euskal unibertsitateen zeregina funtsezkoa da lurraldera talentua erakartzeko eta bertan atxikitzeko eta lotzeko Foru Aldundiaren estrategian, zeinetan Bizkaia Talent oinarrizko osagaia den. Era berean, gazteak beren burua prestatzen jarraitzera animatu zituen, eta zera esan zien: Ekonomia Sustatzeko Sailean, zuen lan-ibilbidea Bizkaian garatu ahal izateko beharrezko baldintzak sortzeko lanean jarraituko dugu.

Ekitaldian izan ziren hizlarien artean, Idoia Postigok, Bilbao Metropoli 30 erakundearen zuzendari nagusiak, Talentia Skillseko parte-hartzaileak programan egindako ibilbideagatik zoriondu zituen, eta Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek lan-ibilbidearen garapenerako Career Development Centre tresna aurkeztu zuen, baita Bizkaiko Foru Aldundiarenbikaintasun-bekakere.

Diploma-banaketan, honako hauek ere egon ziren: Jesús Riaño (Deustuko Unibertsitatea), Mikel Mesonero (Mondragon Unibertsitatea), Ramón Vitorica (Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa), Amaia Garay (Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa) eta Alex Seoane (Ekonomialarien Elkargoa).


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...