2022(e)ko ekainaren 28(a) 12:30

Aldundiak eta Getxoko Udalak ateak 2024an irekiko dituen Belaunaldien Arteko Zentroa eraikitzeko proiektua aurkeztu dute

Gizarte Ekintzako Saila

Ekipamendu mistoak mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako ehun egoitza-plaza izango ditu, gehienez 20 laguneko bizikidetza-unitateetan banatuta, eta udalerriko gazteentzako 40 zuzkidura-apartamentu alokairuan. Eraikin berria Romo auzoaren inguruan txertatuko da plaza berri baten bidez, eta bost solairu izango ditu guztira (behekoa, lau solairu eta atikoa); halaber, eremu bereiziak eta belaunaldien arteko elkarbizitzarako eta elkarreraginerako erabilera komuneko esparruak, espazio zabalak, irisgarriak, patio ingelesa, terrazak eta hiri-baratzeak izango ditu. Proiektu hau Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da eta 16 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du.

Amaia Agirre eta Sergio Murillo

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak Belaunaldien Arteko Zentroa eraikitzeko proiektua aurkeztu dute gaur; zentro hau Getxoko Romo auzoan egongo da. Gizarte Ekintzako diputatuak, Sergio Murillok, eta Getxoko alkateak, Amaia Agirrek, azpiegitura aitzindari eta berritzaile honen xehetasun arkitektonikoak eman dituzte ezagutzera; azpiegitura honek Bizkaia Europako abangoardian kokatzen du erronka sozial bikoitzari era bateratuan heltzen diolako: bizitzaren luzera eta gazteen emantzipazioa. Belaunaldiak uztartzen dituen erantzuna; izan ere, zentro honetan adin desberdinetako pertsonak biziko dira elkarrekin, elkar-eraginda eta euren bizitza-proiektuak komunitateari ere irekita egongo den espazio komun batean garatuz.

Proiektuaren lizitazioak 16 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, proiektuaren arabera 8.854 metro karratu eraikita, eta 20 hilabete baino gehiagoko exekuzioarekin. Azpiegitura berria eraikitzeko obrak urte honen amaieran hasiko dira, eta dagoeneko lizitazio-izapidean daude. Belaunaldien Arteko Zentroak 2024an ateak ireki ahal izatea aurreikusten da.

Zentro berria Kresaltzu eta Lope de Vega kaleen elkargunean kokatuko da. Eraikina Romo auzoaren inguruan txertatuko da plaza berri baten bidez, eta sotoa, beheko solairua, 4 solairu eta atikoa ditu. Espazio zabalak ere hartuko ditu, irisgarriak, erabilera komunekoak (adibidez baratzeak eta barruko patioak edo aretoak), belaunaldien arteko kohesio eta bizikidetzarako proposamen berritzaile hau garatzeko aukera emango dutenak.

Egungo eta etorkizuneko beharrizanetarako erantzuna

Getxoko Belaunaldien arteko Zentroak erantzuna emango die Getxoko gizarte zerbitzuen arloan antzemandako premiei eta bat dator Bizkaiko gizarte zerbitzuen zorroarekin eta maparekin. Ildo horretatik, mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako 100 egoitza-plaza izango ditu, kolektibo horrentzako egungo eta etorkizuneko egoitza-eskaerari erantzuteko beharrezkoak direnak. Plaza horiek gehienez 20 pertsonako moduluetan banatuko dira. Aurreikusitako 6 bizikidetza-unitateetako bakoitzak (solairu bakoitzeko bat) sukalde propioa, jangela eta egongelak izango ditu. Gelen % 86 erabilera indibidualekoak izango dira, eta guztiak izango dira pertsonalizatzeko modukoak.

Era berean, egoitza-zentro baten berezko zerbitzuak hartuko ditu, hala nola harrera-gune bat, atsedenlekuak, jantokiak, errehabilitazio- eta psikomotrizitate-unitateak, ile-apainketako eta podologiako zerbitzuak eta garbitegia; halaber, administrazio-arlo bat izango du, bulegoak, kontsultak, bilera-gelak, langileen aldagelak eta abar dituena.

Nolanahi ere, egoitza-erantzun berri honek mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako etxe baten ahalik eta antzekoena izan beharko du, oraingoak eta etorkizunekoak, aurkezpenean azpimarratu den bezala.

Gazteen emantzipaziorako bizitegi-aukera

Belaunaldien Arteko Zentroak alokairuko 40 zuzkidura-apartamentu ere izango ditu, alokatzeko araubidean, Getxoko gazteen emantzipazioa errazteko tresna gisa. Ereduzko bizitoki guztiek jantoki-egongela-sukaldea esparrua, logela, bainugela eta terraza dute. Era berean, bi unitate irisgarri erreserbatu dira, eta kasu honetan bi logela dituzte, hurrenez hurren.

Gainerako zerbitzuei dagokienez, garbitegi komunitarioko gune bat eta haurrentzako orgentzako eta bizikletentzako gela bat planteatu dira, besteak beste.

Horrez gain, beheko solairuan 283 metro karratuko eragozpenik gabeko lokal bat egongo da, erabilerari dagokionez zehazteke dagoena eta Getxoko Udalaren jabetzakoa izango dena.

Proiektu hau, maila ofizialean, 2020ko otsailean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren jarri zen martxan. Hitzarmen horren bidez Udalak bere jabetzako 2.163 m2-ko lursaila utzi zion lagapenean Bizkaiko Foru Aldundiari, gizarte-azpiegitura misto hori 75 urtez garatzeko.

* Eraikuntza-proiektua Atelier80 Arquitectos eta Bieme Arkitektura ABEEk egin du.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...