2022(e)ko ekainaren 27(a) 12:38

Bilbao Bizkaiak aurrera jarraitzen du LGBTIQ+ turismorako produktuak garatzen eta kanpoko merkatuetan ezagutarazten

Ekonomia Sustatzeko Saila

Gaurtik eta asteazkenera arte Bizkaiko Foru Aldundiak Proud Experiences ekitaldian parte hartuko du LGBTIQ+ esparruko nazioarteko tour-operadore eta bidaia-agentziekin harremanetan jartzeko eta pertsona horientzat eskaintzen duena erakusteko Bilbao Bizkaia Action Group lantaldeak programa bat diseinatu du sektoreko enpresentzat, aniztasuna modu integralean berenganatu dezaten enpresa-sektoreak pertsona horiekin daukan konpromisoa bultzatzeko neurrien bidez Beste bi ekitaldi ere baliatuko dira Lurraldea nazioarteko LGBTIQ+ mapan kokatzeko: Europride 2022, Belgrad-en egingo dena datorren irailean, eta IGLTAren Batzarra

Bilbao Bizkaiak aurrera jarraitzen du LGBTIQ+ pertsonentzako turismo-xede modura kokatzeko estrategiarekin, eta zenbait ekimen abiarazi ditu pertsona horientzako turismo-produktuak garatzeko eta nazioartean ezagutarazteko, gure artean indartsu diren bi balioren ildotik: tolerantzia eta aniztasunarekiko begirunea. Nazioarteko zabalkuntzaren esparruan, gaurtik aurrera eta asteazkenera arte Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkaritza izango du Proud Experiences ekitaldian, LGBTIQ+ esparruko nazioarteko turismo-enpresekin harremanetan jartzeko eta nazioarteko harreman-sareak sendotzeko asmoarekin. Turismo-produktuen sustapenaren arloan, Bilbao Bizkaia Action Group lantaldeak programa bat diseinatu du sektoreko enpresentzat, aniztasuna modu integralean berenganatu dezaten turismoaren sektoreak trans pertsonekin eta binarioak ez diren pertsonekin daukan konpromisoa bultzatzeko neurrien bidez. Helburua da, hain zuzen ere, turismo-enpresetan bertan lan egiten duten pertsonen LGBTIQ+ eskubideak defendatzea bultzatzeko barne-politikak ezartzea eta zerbitzuak egokitzea bezeroek ez dezaten inolako diskriminazio-motarik pairatu sexu-orientazioari edo genero-nortasunari lotutako arrazoiengatik.

Programa horretako neurriak gure turismo-xedearen balioekin (zabaltasuna, tolerantzia, aniztasunarekiko begirunea) konpromisoa duten hogei bat enpresa biltzen dituen talde pilotu batean lantzen ari dira, helburua dela gure lurraldean LGBTIQ+ pertsonentzako turismo-produktu bereziak sortzea. Programa honetan LGBTIQ+ turismoari buruzko prestakuntza ere lantzen da turismoaren balio-kateko agenteentzat: nolakoa den turismo hori, nitxo-profilak, motibazio nagusiak, itxaropenak, merkatuak eta haietara heltzeko moduak, LGBTIQ+ turismoaren eragina xedean, tratua, jarrera inkontzienteak...

Horrez  gainera, BBAG taldea harremanetan jarri da Estatuan LGBTIQ+ ekitaldiak antolatzen dituzten entitateekin aztertzeko aukerarik egon litekeen LGBTIQ+ pertsonentzako ekitaldiak lankidetzan antolatzeko Bizkaian. Hain zuzen ere, entitate horien ordezkariei gonbit egin zaie gure lurraldeko bazterrak, aukerak eta jarduera osagarriak ezagutzera etor daitezen.

Sustapenaren arloan, LGBTIQ+ pertsonentzako marketin digitaleko kanpainetarako ikus-entzunezko materiala lantzen ari gara, eta interes handiko ekitaldietara joango gara, esaterako Proud Experience-ra, Europride 2022ra (irailean egingo da, Belgraden, eta helburua nazioarteko harreman-sareak sendotzea izango da) eta IGLTAren Batzarrera. Izan ere, Bilbao Bizkaia elkarte horretan dago Bilbao Turismoren bidez, eta horri esker Bizkaiko turismo-organizazioak harremanetan daude nazioarteko enpresekin, topaguneak sortzen dira, eta denentzako errazagoa da aukerak  aurkitzea.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...