2022(e)ko ekainaren 23(a) 11:19

Bizkaiko Foru Liburutegia Euskadiko Liburutegi Sisteman integratzeko hitzarmenari aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Lorea Bilbao eta Andoni Iturbe

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Andoni Iturbek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua Lorea Bilbao Ibarrak gaur aurkeztu dute Bizkaiko Foru Liburutegia Euskadiko Liburutegi Sisteman Integratzeko hitzarmena. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak beste liburutegi-erakunde batzuekin lankidetzan jardungo du, bere funts bibliografikoa Bilgunean sartuz, hau da, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadiko liburutegien katalogo kolektiboan.

Bizkaiko Foru Liburutegiak ondare aldetik balio handiko obrak eskaintzen dizkio Bilguneari, hala nola inkunableak edo hainbat egileren bilduma zabala, hala nola Martín de Azpilcueta, Bartolomé de Carranza, Alonso de Ercilla y Zuñiga, Esteban de Garibay y y Zamalloa, Pedro de Ribadeneyra, Baltasar de Echave, Antonio de Gaztañeta Padre Henao, Manuel de Larramendi, Antonio de Capmany, Antonio de Capmany, Nicolás de Arriquibar, Valentín de Foronda, José Antonio Ibáñez de la Renteria, José Francisco de Isla, José Joaquín de Landazuri, Juan Antonio Llorente, José de Mazarredo, Greziar eta latindar klasikoak eta abar luze bat.

Gaur aurkeztu den hitzarmen honen bitartez Euskadiko Liburutegi Sistemako Liburutegiek mugarik gabe erabili ahal izango dituzte proiektu honen ondorioz sortzen diren datu baseetako erregistroak, beti ere irabazteko asmorik gabe egiten badute.

Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak nabarmendu duenez, digitalizazioa geratzeko eta izaera hibridoko kudeaketa- eta zerbitzu-ereduetara bideratzeko iritsi den testuinguru honetan, katalogoen konexio kolektiboa giltzarria da, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzen lagundu behar diguna eta, hedaduraz, irakurketarako sarbidea erraztu behar diguna. Azken batean, ezagutza berriak eskuratzea sustatzea eta, ahal bada, kulturaren demokratizazioa bultzatzea.

Lorea Bilbao Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak aipatu duenez, hitzarmen honen bidez, Bizkaiko Foru Liburutegiak balio handiko obrak erakusten ditu. Akordio hau erakundeen arteko lankidetzaren seinale da. Bilguearen parte izateak gure funtsak erakusleiho batean jartzea esan nahi du, Bizkairako hedapen handiagoa suposatzen du eta, aldi berean, Bilgunea aberasten du.

Euskadiko Liburutegien Bilgunea Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde publiko eta pribatuetako bibliografia funtsek osotutako katalogo kolektiboa da. Gaur egun hiru milioi erregistro baino gehiago biltzen ditu. Besteak beste Eresbil, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Sancho el Sabio Fundazioa, Euskadiko Filmategia edo eta Labayru Ikastegiaren funtsak biltzen ditu.

Hitzarmenak ez du kontraprestazio ekonomikorik ezta diru gasturik sortuko eta lau urteko iraupena izango du. Edozein unetan beste lau urterako luzatu ahal izango da aldeek horrela erabakitzen badute. Akordioaren jarraipena egiteko jarraipen batzorde misto bat osotuko da Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko bina kiderekin.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...