2022(e)ko ekainaren 22(a) 15:00

Bizkaiko Errepideen II. Lurralde Plan Sektorialaren beste izapide bat egin da: behin-behineko onespena jaso du

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Azken dokumentuari oraindik ez zaio txertatu ingurumen-ebaluazioa, eta zenbait txosten tekniko ere egiteko daude. Horiek sartu ondoren Bizkaiko Batzar Nagusiek behin betiko onetsi beharko dute. Plana 2023 - 2035 aldian egongo da indarrean, eta bertan ezartzen da zer egingo den aldi horretan Bizkaiko errepide-sarean.

Bizkaiko Errepideen II. Lurralde Plan Sektorialak (BELPS) aurrerapauso bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak behin-behineko onespena eman dionean.

Onetsitako dokumentuan informazio publikoaren fasean aurkeztu diren alegazioak, oharrak eta iradokizunak biltzen dira. Besteak beste, Planaren lehen seiurtekoan Errekaldeko Saihesbidearen Plana sartu da, eta horrez gainera ingurumenaren gaineko eragina murrizteko programako jarduketa batzuk ere zehazten dira.

Bizkaiko Lurraldeko Errepideen Plan Sektoriala errepideen arloko plangintza-tresna da, eta Batzar Nagusiek onetsi behar dute. Horren bidez Bizkaiko errepideen sare funtzional osoari eragiten dioten irizpideak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak ezartzen dira. Plana 2023 - 2035 aldian egongo da indarrean, eta bertan ezartzen da zer egingo den aldi horretan Bizkaiko errepide-sarean. Planaren helburua ez da egin beharreko jarduketen eta garatu beharreko proposamen zehatzen zerrenda egitea, baizik eta aurre egin beharreko etorkizuneko mugikortasunaren erronka finkatzea.

Horren ildotik, plan berriaren xede nagusia da Bizkaian datozen urteetan mugikortasunaren arloan izango den erronkari erantzutea, azpiegitura berriak egiteari utzi eta garraio jasangarriagoa sustatuz. Gainera, kontuan eduki behar da aldaketa handiak ekarriko dituela ibilgailuei, errepideen sentsorizazioari eta eskariaren kudeaketari  aplikatutako teknologien aurrerapenak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...