2022(e)ko ekainaren 22(a) 11:18

MusEkintza jaialdiaren lehen edizioa itxiko du Euskal Herria Museoan egingo den “Akelarre de sentidos” antzezlanak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdiaren barruan Akelarre de sentidos antzezlana eskainiko da ekainaren 24an, gaueko 22:00etan. Antzeztokia Gernikako Euskal Herria Museoa izango da. Aldez aurretik erreserba egin behar da museora deituz edo mezu elektronikoa idatziz. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus web orrian eskuratu daiteke. Aste honetako ostiralean Bizkaiko museoetan egin den arte eszenikoen MusEkintza jaialdiaren lehen edizioa amaituko da. Jaialdi honen barruan ikuskizunak eskaini dira urte osoan Foru Aldundiaren museo eta esparru hauetan: Balmasedako Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua.

MusEkintza Bizkaiko museoetan egin den arte eszenikoen lehen jaialdia izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du. Lehen edizioa ezohiko emanaldi berezi batekin itxiko da ekainaren 24an, gaueko 22:00etan, Gernikako Euskal Herria Museoan. Urte osoan hamar emanalditik gora egin dira Foru Aldundiaren zenbait museo eta esparrutan. Aurten, 21/22 MusEkintza Jaialdia amaitzeko, Gernikako Euskal Herria Museoko lorategian antzezlan oso berezia eskainiko da urteko egunik luzeeneko ilunabarrean. Izaskun Barroso aktore eta zuzendariak antzerki-esperientzia bat proposatzen du William Shakespeare-ren eskutik. Hain zuzen ere, Uda-gau bateko ametsa oinarri hartu eta euskal mitologiara ekarrita, Akelarre de sentidos antzezlana jokatuko da. Ilunabarrean, Mari jainkosa eta beraren senar Sugaar biltzen dira zentzumenen errituala prestatzeko. Gernikako gazteria suspertu nahian, Marik lore magikoa emango dio Sugaarri: norbaiten betazalen gainean putz eginez gero, hura ikusten duten guztiak maiteminduta geldituko dira. Amodio-korapiloak eta fantasia izango dira, eta amaieran akelarrea eta sua.

Jaia amaitzeko, musika elektroniko emanaldia egongo da Mamba Beat Club taldearen eskutik, efektu hipnotiko bisualez lagunduta. Gau-jaialdiak denok hunkituko gaitu.

Aldez aurretik erreserba egin behar da, ekitaldia egingo den museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus web orrian eskuratu daiteke.

Ekitaldi honekin aste honetako ostiralean Bizkaiko museoetan egin den arte eszenikoen MusEkintza jaialdiaren lehen edizioa amaituko da. Jaialdi honen barruan ikuskizunak eskaini dira urte osoan Foru Aldundiaren museo eta esparru hauetan: Balmasedako Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...