2022(e)ko ekainaren 22(a) 12:00

Mariana Mazzucatok Biscay Model-i buruzko hitzaldia emango du. Eredu horrek GJHak bultzatzen ditu fiskalitatearen bidez.

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Hitzaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta Unai Rementeria diputatu nagusiak aurkeztuko du. Bertan, University College London unibertsitateko Berrikuntzarako eta Helburu Publikoen Institutuko zuzendariak Biscay Model deritzona azalduko du, hau da, fiskalitatea Nazio Batuek ezarritako garapen jasangarrirako helburuak (GJH) bultzatzeko erabiltzen duen eredua.

Mariana Mazzucato ekonomialari ospetsua Economics of Innovation and Public Value irakaslea da University College London (UCL) unibertsitatean, eta unibertsitate horretako Institute for Innovation & Public Purpose (IIPP) institutuko zuzendaria ere bada. Ekainaren 27an, Bilbon, Mazzucato andreak hitzaldia emango du Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera egindako lanari buruz. Lankidetza 2020. urtean hasi zen, eta emaitza Biscay Model zerga-eredua izan da. Horren asmoa da Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak bultzatuko dituen zerga-sistema ezartzea. https://www.ucl.ac.uk/bartlett/public-purpose/research/projects/biscay-fiscal-tax-policy-and-sdgs

"Market Shaping by Tilting the Playing Field: aligning tax policy and investments around the SDGs"  da Mazzucato doktorearen hitzaldiaren izenburua. Ekitaldia Unai Rementeria diputatu nagusiak aurkeztuko du. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Destuko Unibertsitatearen CRAIn. Ekitaldia ekainaren 27an (astelehena) izango da Destuko Unibertsitatearen CRAIn, arratsaldeko 18:30etan.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...