2022(e)ko ekainaren 22(a) 11:15

Bizkaiak bere arautegian sartuko ditu finantza-transakzioen gaineko zerga eta zerbitzu digitalen gaineko zerga

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Batzar Nagusiek finantza-transakzioen gaineko zergaren eta zerbitzu digital batzuen gaineko zergaren foru arauen proiektuak onetsi dituzte. Horrela, zerga horiek Bizkaiko zerga-sisteman sartuko dira.

Bi zerga horiek arautzeak argi erakusten du Bizkaiko Foru Ogasuna erabateko zerga-administrazioa dela. Gainera, foru arau horien bidez zergen arloko autogobernua eguneratuko da, gaur egungo ekonomia globalizatu eta digitalizatuan sortu diren azken jarduera ekonomikoen gaineko zergak arautzen dira eta.

Zerbitzu digital batzuen gaineko zergak lineako publizitate-zerbitzuak, lineako bitartekaritza-zerbitzuak, eta datuen transmisioa kargatzen ditu. Konexio-puntua zerbitzua erabiltzen duenaren IPa da, eta zergaduna zerbitzua egiten duen entitatea. Zerga-egoitza non dagoen gorabehera, zergadunek Bizkaiko Lurralde Historikoan egindako zergapeko zerbitzu digitalen proportzioan ordainduko diote zerga Bizkaiko Foru Aldundiari.

Finantza-transakzioen gaineko zergak kargatzen du araututako merkatuan 1.000 milioi eurotik gorako burtsa-balioa duten sozietate-akzioak erostea. Azken batean, zergaduna baloreak erosten dituen pertsona da (subjektu pasiboa erosketa egiten duen inbertsio-enpresa edo kreditu-entitatea), eta Bizkaian  egindako eragiketen bolumenaren proportzioan ordainduko beharko dio zerga Foru Ogasunari, egoitza Bizkaian duten sozietateen akzioekin egindako eragiketen arabera.

Biak ala biak zeharkako zergak dira, eta Estatuak aldi bakoitzean ezarritako arau substantiboak eta formalak aplikatuko zaizkie. Bizkaiko Lurralde Historikoak ahalmena dauka zerga horiek aitortzeko eta ordaintzeko ereduak ezartzeko.  Bi zerga horiek urriaren 15eko 4/2020 eta 5/2020 legeek sortu zituzten, eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan itundu ziren 2021eko uztailaren 29an. Foru arau hauek onetsita zergak Bizkaiko zerga-sisteman erabat txertatuta geldituko dira. Laster, Foru Ogasunak bi zergen erregelamendu-garapena egingo du.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...