2022(e)ko ekainaren 16(a) 11:13

“Tour Eguna” Bizkaiko eskualde guztietara iritsiko da datozen hamabi hilabeteetan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Aldundiak, Frantziako Tourraren eskutik, 18 Tour Egun ospatuko ditu Bizkaiko beste hainbeste udalerritan, bizikletaren erabilera sustatzeko eta gure lurraldean zehar igaroko diren lasterketaren bi etapen emozioa aurreratzeko. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.

Tour Egunaren aurkezpena

2023ko uztailaren 1ean eta 3an, Gran Départ Pays Basque Tourreko bi etapa izango dira Bizkaian, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak Bizkaia mundura konektatzeko, zer garen irakasteko, gure historia kontatzeko eta gure balioak kutsatzeko aukera ikaragarria dela esan du. Txirrindularitzaz gozatzeko aukera paregabea ere bada, hurrengo hilabeteetan Aldundiak eta Tourrak lasterketa honen emozioa eta bizikletarekiko grina lurraldeko eskualde guztietara eramango dutela aurreratuz, 18 Tour Egunen ospakizunari esker.

Azaldu duenez, Tour Eguna Tourraren etorrera ospatzeko jaia da, eta abuztuaren 7an abiatuko da Lekeition. 2023ko ekainera arte hainbat asteburutan ospatuko da La Arena hondartzan (Muskiz eta Zierbena), Sopelan, Mungian, Zallan, Zornotzan, Leioan, Galdakaon, Santurtzin, Durangon, Basaurin, Getxon, Bilbon, Barakaldon, Gernikan, Markinan, Ermuan eta, azkenik, Igorren.

Ekimen honen aurkezpenean, ahaldun nagusiak Christian Prudhomme Tourreko zuzendariaren laguntza eskertu du, ekimen hau ahalbidetzeagatik; halaber, zehaztu nahi izan du udalerri bakoitzean jardueraz beteriko esparru erraldoi bat sortzeko material esklusiboa zabalduko dela. Bizkaiko Tourraren ibilbidea eta lasterketaren historia ezagutzera emateaz gain, Tour Egunaren helburu nagusia txirrindularitza sustatzea da, bai kirol arloan, bai mugikortasun arloan; hala, bizikleta eguneroko joan-etorrietarako garraiobide gisa erabiltzea bultzatuko da. Horretarako, 18 Tour Egunetako espazioan familientzako jarduerak eta tailerrak antolatuko dira. Era berean, kirol hau sustatzen duten txirrindulari klubei eta euren ibilbide profesionalean nabarmendu diren bertako txirrindulariei omenaldia egiteko gunea izan nahi du.

Tour Eguna aurkezteko ekitaldian jardunaldi horiek egingo diren udalerrietako alkateek parte hartu dute, eta horien artean Lekeitioko alkate Koldo Goitiak adierazi du aukera handia dela Lekeitiorentzat. Esan duenez, udan bisitari ugari izaten ditu, eta plaza bikaina da horrelako jarduera bat antolatzeko eta txirrindularitzarekiko zaletasuna erakusteko.

Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkateak ere herriko txirrindularitza-tradizioa goraipatu du, eta gogorarazi du "Amorebieta-Etxano bizikletaz" taldea lanean ari dela udalerri barruko bizikleta-joan-etorriak bultzatzeko. Helburu horrek bultzada handia jasotzen du Tour Egunaren ospakizunari eta Tourreko etapetako baten irteera izendapenari esker.

Tour Eguneko espazioei buruz

Udalerri bakoitzean, Tour Eguna hainbat arlotako espazio mugatu batean ospatuko da, non hainbat jarduera egingo diren.

Tourreko tailerren gunean honako gune hauek egongo dira:

  • Hezkuntza-ikasgela bat, non, jolasaren bidez eta Maxoo Tourreko maskota ofizialaren eskutik, txirrindularitzan, bizikletaren ezagutzan eta 14 urtera arteko neska-mutilen oinarrizko arauen ezagutzan sakontzen den.
  • Bide-segurtasuneko gela bat, non modu seguruan bizikletan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagutzeko, ekipamendu egokia erabiltzeko eta bizikletaz ibiltzean behar bezala jokatzeko jardungo den.
  • Lantegi-gune bat, bizikleta mantentzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak ere.
  • Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko gune bat, non pertsona espezializatu batek erabiltzaile bakoitzarentzat egokiena den bizikleta motari eta tailari buruzko aholkuak ematen dituen, dauden moten arteko zalantzak argituz; hiriko bizikletak, errepidekoak, mendikoak, tolesgarriak, elektrikoak.
  • Txirrindularitza eta mugikortasun jasangarria sustatzen duten tokiko klub eta txirrindularientzat gordetako gunea.

Gune horiekin batera, praktiketarako eremu bat prestatuko da, bi pista dituena:

  • Hastapenetarako pista bat, espezialistek gainbegiratua, 2 eta 10 urte bitarteko haurrak bizikletaren erabileran ohitu daitezen.
  • Txirrindularitzan hasita dauden 6-14 urteko haurrentzat egokitutako pump track pista.

Era berean, Frantziako Tourraren historiari eta Bizkaiko Tourraren historiari buruzko erakusketak izango dira ikusgai, Vicente Blancok 1910eko edizioan parte hartu zueneko garaira itzuliz.

Datak

  • 2022 / 8 / 7 Lekeitio
  • 2022 / 8 / 14 La Arena (Muskiz y Zierbena)
  • 2022 / 8 / 21 Sopela
  • 2022 / 9 / 18 Mungia
  • 2022 / 10 / 9 Zalla
  • 2022 / 10 / 23 Amorebieta
  • 2022 / 11 / 6 Leioa
  • 2022 / 11 / 20 Galdakao
  • 2022 / 12 / 18 Santurtzi
  • 2023 / 2 / 12 Durango
  • 2023 / 2 / 26 Basauri
  • 2023 / 3 / 12 Getxo
  • 2023 / 3 / 26 Bilbao
  • 2023 / 4 / 23 Barakaldo
  • 2023 / 5 / 7 Gernika
  • 2023 / 5 / 21 Markina
  • 2023 / 6 / 4 Ermua
  • 2023 / 6 / 18 Igorre

Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...