2022(e)ko ekainaren 15(a) 11:15

Berrikuntza Funtsak 26 milioi eurorekin finantzatu ditu ETEek garatutako berrikuntza teknologikoko 100 proiektu

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Berrikuntza Funtsaren bidez, Bizkaiko 7.000 aurreztaile txikiren ekarpenak bideratu dira hainbat arlotan (industria, ingeniaritza, merkataritza elektronikoa, osasuna eta medikuntza eta nazioarteko merkataritza) oinarri teknologikodun proiektu berritzaileak garatzen dituzten 100 enpresa txiki eta ertainera. Berrikuntza Funtsa Solventis-ek kudeatzen du eta Elkargi-k bermatzen du. 2018. urtean sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, administrazioa aitzindaria izanik Europako Epe Luzerako Inbertsio Funtsak zergen bidez arautzen.

Unai Rementeria,Zenón Vázquez eta Juan Carlos Canudo

Berrikuntza Funtsak 100 enpresa txiki eta ertaini lagundu die, dagoeneko, oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileak interes txikian finantzatzen. Bizkaiko aurreztaile txikiek egiten dituzten ekarpenez hornituta dago funtsa, eta, orain arte, aurrezki partikularretik 26 milioi euro mobilizatzea lortu du, berrikuntza finantzatzeko. 2018an abian jarri zenetik, 7.000 pertsonak inbertitu dute funts horretan.

Solventisek kudeatuta eta Elkargik bermatuta, Berrikuntza Funtsa Europako Epe Luzerako Inbertsio Funtsa da. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du, gainera, Aldundiaren ustez funtsak berrikuntza-proiektuen finantzaketan herritarren parte-hartzea sustatzen duelako eta enpresa txiki eta ertainei proiektuak martxan jartzeko behar dituzten baliabideak ematen dizkielako.

Lehenengo 100 eragiketa horien balantzea egitean, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak adierazi du funtsa bultzatu dela Foru Aldundiak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko hartuta duen konpromisoari erantzuteko; Bizkaiko 3.256 gizon eta emakumek lagundu dute 100 enpresa txiki eta ertain orain hobeak, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izaten.

Berrikuntza Funtsari buruz

Europako Epe Luzerako Inbertsio Funtsak Kontseilu Europarrak eta Europako Parlamentuak arautzen dituzte, Europa 2020 Estrategiaren esparruan. 2018. urtean, Bizkaiko Foru Aldundia izan zen funts horiek zergen arloan sartu zituen Europako lehen administrazioa, Bizkaiko herritarren parte-hartzea sustatzeko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza-proiektuen finantzaketan.

ETEek kreditua errazago eskura dezaten, foru-araudiak ezartzen du itzultzeko gutxieneko epea bost urtekoa izango dela, urtebeteko gabealdiarekin, eta funts mota horien bidez ematen diren maileguen interesak ezingo duela berandutze-interes tasaren %75 gainditu. 2022rako berandutze-interesa %3,75ekoa da; beraz, maileguaren gehieneko interesa %2,81ekoa da.

Pertsonek beren aurrezkien zati bat proiektu horiek finantzatzera bidera dezaten sustatzeko, bestalde, foru-araudiak onura batzuk ezartzen ditu, hala nola: salbuespena ondarearen gaineko zergan eta jarritakoaren gaineko %15eko kenkaria PFEZren kuotan, gehienez 750 euroko kenkariarekin (5.000 euroko ekarpenaren baliokidea). Dirua bost urte pasa baino lehen berreskuratuz gero, zergadunak zerga-onura hori galduko luke, heriotza kasuen salbuespenarekin.

Aurreztaile txikiek egiten dituzten ekarpenen segurtasuna ziurtatze aldera, foru-araudiak ezartzen du funts horiek ematen dituzten mailegu guztiak osotasunean bermatuak egon behar direla, elkar bermatzeko sozietate baten bidez edo kauzio-aseguru baten bitartez. Berrikuntza Funtsaren kasuan, Elkargi elkar bermatzeko sozietateak ETEan egindako inbertsioa bermatzen du, beraz, inbertitzaileek gordailututako diruaren %100 berreskuratzeko aukera izango dute, ETEak mailegua itzuli ezin badu ere.

Maileguak berrikuntza proiektuak garatzeko ematen direla ziurtatzeko, mailegua eskatzen duten ETEek baldintza hori egiaztatu beharko dute erakunde ziurtagiri-emaile baten txostenaren bitartez. Horretarako, Foru Ogasunak hitzarmenak ditu BEAZ foru sozietatearekin eta SPRI euskal agentziarekin, txosten mota horiek dohainik egite aldera. Modu horretan, edozein ETEk finantzazioak xede dituen jardueren izaera berritzailea egiaztatu ahalko du.

Berrikuntza Funtserako ekarpenak zortzi erakunde laguntzaileetako edozeinetan egiten dira: Abanca, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Sabadell eta Santander.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...