2022(e)ko ekainaren 14(a) 11:30

Rekalde Aretoak Irantzu Yaldeberen irudiak erakusten ditu Barriek programaren baitan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Aldundiak sustatzen duen Barriek programarekin jarraituz, Rekalde Aretoak Irantzu Yaldeberen erakusketa aurkeztuko du 2022ko abuztuaren 28ra arte. Yaldeberena Barriek 2021 erakusketa-zikloko azken erakusketa izango da.

‘Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets’

Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak erakusten dituen Barriek 2021 erakusketa-zikloak Irantzu Yaldeberen margolanak erakutsiko ditu gaurtik abuztuaren 28ra bitarte Rekalde Aretoan.

Irantzu Yaldeberen erakusketak ‘Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets’ izenburua du eta bertan artistak azken urteotan egin dituen lan batzuk aurkezten ditu, gehienak duela gutxi sortuak diren arren. Egunero hartutako irudiak dira, Yaldeberen atentzioa abiarazten duten pertsonen eta elementuen argazkiak. Hau Barriek 2021 erakusketa zikloko azkena da.

Barriek erakusketa-zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak aurkeztu ditu hurrenez hurren. Erakusketa aretoa Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzak ikusteko eta proiektatzeko plataforma ezin hobea bihurtzen da. Barriek programaren edizio honetan bekez gozatu duten sortzaile hauen lanak erakutsi dira: Jenni Alvarado, Javier R. Pérez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea, Mikel Erkiaga eta Irantzu Yaldebere.

Irantzu Yaldebererentzat ‘Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets’ pertsona batzuen oroitzapena da, legenda egina eta editatua. Pertsonen eta gorde nahi ditudan gauzen argazkiak ere badira. Artistak nabarmendu duenez egunero egiten dudan zerbaitekin publikoki erantzuteko erabakia hartu dut (argazkiak atera), eta ekitaldiaren edo gertaeraren erdigunean jarri. Askotan pentsatzen dut nola bizi naitekeen hobeto, eta horrek harremanak izatea, ezagutzea eta aldatzea esan nahi du. Polita da pentsatzea jende askok beste bat izango duela lagun, eta aldi berean nire tolesturetako batzuk partekatzen dituztela: Douglas Sirken dramak, Iosuren azken hitzak, Anohni If It Be Your Will abesten, Pierre Bonnarden Nu à contre-jour, Lucreciaren mila bertsioak, Maiakovski-Lilia-Rodchenko, Ponpeiako freskoak, publizitatea, kolore osagarriak, Greer Lanktonen panpinak, Jeanne Moreau eta Brigitte Bardot edo Pj Harvey eta Nick Cave, komunitateko bizitza, nire ahizpa, Ana Laura Alaezen nortasunen bilaketa, Fassbinderren mendekotasunak,… Gogoratzen, sentitzen, irakurtzen eta ikusten dudan guztia. Begirada, funtsean, beste distantzia bat da…

IRANTZU YALDEBERE (Bilbo, 1994) Bilbon bizi eta lan egiten du. Tabakalerako tailerrean parte hartu du, Donostian, Jon Mikel Eubak eta Itziar Okarizek zuzenduta (2018). Leku hauetan erakutsi du bere lana: Okela Sormen Lantegia (2016), Bizkaiko Batzar Nagusiak (2018) eta Galeria Aire (2019). Era berean, Ermuak# 6 aldizkariarekin lankidetzan jardun du eta Feministaldiaren "Hiru fragmentu, hiru begirada" (2020)  hitzaldian esku hartu du. 2022an Bartzelonako Eremuak-Halfhouse egoitzarako hautatua izan da.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...