2022(e)ko ekainaren 11(a) 10:30

Amaitu da Kanpazarren N-636 errepidean hirugarren erreia egiteko obren bigarren fasea

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 3,4 milioi euro inbertitu ditu hirugarren errei gehigarriko 1,6 kilometro eraikitzeko, bidearen segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko. Bigarren fasea asteazkenetik aurrera egongo da trafikoarentzat irekita.

Kanpazar

N-636 errepideak 1,6 kilometroko hirugarren errei gehigarria izango du asteazkenetik aurrera Elorriotik Kanpazarko mendatera doan igoeran. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 3,4 milioi euro inbertitu ditu 2020tik, eta obra bi fasetan egin da.

Hirugarren erreiak ibilgailu astunak aurreratzeko maniobrak errazten ditu eta segurtasun handiagoa ematen dio bideari, tartearen funtzionaltasuna eta ibilbide-denborak hobetuz. Bi zatietan proiektatu den jarduketarekin ibilgailu arinen kasuan puntako orduetan Kanpazar mendatearen ibilbidea batez beste 4,5 minutuz murriztea espero da (Elorrio-Arrasate/Mongragon norabidean), arintasuna eta ibilgailu astunen aurreratze segurua errazteaz gain.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek sinatutako akordioaren ondoren, errepide horrek dituen trazadura-alternatibak aztertuko dira. Zehatzago esanda, eraikuntza-proiektu batek eskatzen dituen parametro guztiak aztertuko dira, ingurumen-inpaktuak, oztopoak, konponbide egokienak eta horrek ekarriko duen inbertsioa barne. Interbiak Bizkaia sozietate publikoak lizitatuko du azterlana, eta Bidegi sozietate publikoarekin batera finantzatuko da, erdibana. Proiektuak 180.000 euroko aurrekontua du eta gehienez 24 hilabeteko iraupena.

N-636 errepidea, Arrasate eta Elorrio artean, Kanpazar mendatea zeharkatuz, Lehentasunezko Sarearen parte da. Errepideak ibilbide luzeko bidaiak bideratzen ditu, eta erabiltzaile askok AP-8 eta AP-1 ordainpeko autobideen alternatiba gisa erabiltzen dute. 14 kilometroko errepidea da eta lanegunetan batez besteko intentsitatea 7.700 ibilgailu ingurukoa da; horietatik % 19,1 ibilgailu astunak dira.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...