2022(e)ko ekainaren 09(a) 14:00

Sarah Harper gerontologo britainiarrak “Bay of Biscay, Bay of Care” txostenaren ildo nagusiak aurreratu dizkio Ahaldun Nagusiari

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

“Bay of Biscay, Bay of Care” Europa mailako gogoeta-prozesua da, duela bi urte Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarako gaur etorkizuneko erantzunak definitzeko abian jarritako iraupen luzeko zainketen ereduari buruzkoa. Sarah Harper, Oxfordeko Unibertsitateko Zahartze Institutuko gerontologo eta demografoa eta Erresuma Batuko Gobernuaren aholkularia, prozesu horren ondoriozko txostena egiten ari den Europako unibertsitate eta ikertzaileen arloko adituen taldeburua da; txostena idazketaren azken fasean dago. Sarah Harper irakaslea: “Une erabakigarria da zaintzetan pentsatzen, sentitzen eta jarduten dugun modua aldatzeko”.

Sarah Harper, Sergio Murillo eta Unai Rementeria

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Oxfordeko Unibertsitateko Zahartze Institutuko gerontologoa eta demografoa eta Erresuma Batuko Gobernuaren aholkularia den Sarah Harper hartu du gaur Foru Jauregian. Harper Europako gizarte- eta osasun-ereduetan esperientzia eta ezagutza handia duten unibertsitate- eta ikerketa-esparruko adituen taldeburua da; aditu horiek Belgika, Eskozia, Errumania/Irlanda, Italia eta Suedia/Danimarkakoak dira. Talde hau Bay of Biscay, Bay of Care txostena egiten ari da iraupen luzeko etorkizuneko zainketen ereduaren oinarriak zehazteko.

Txostena idazteko azken fasean dago eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko egungo eta etorkizuneko premiei erantzun nahi die, Europa osoan partekatzen den erronka. Azken urteetako aldaketa demografikoez gain, adinekoen itxaropenak eta premiak ere aldatu egin dira eta, horrela, iraupen luzeko zainketetara zuzendutako zerbitzu eta baliabideak eraldatzeko erronka eta beharra sortu da. Eredu honen arabera berdin da zaintza horiek egoitza, eguneko zentro edo etxean  eman,  modu informalean zein formalean, urruneko sistemen bidez edo aurrez aurre, eta izaera sozialekoak edo sanitariokoak izan. Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez, hausnarketa hau behar-beharrezkoa da erronka demografikoari erantzuteko, ez bakarrik kuantitatiboki, baita kualitatiboki ere, epe luzerako ikuspegitik eta Europarekin lerrokatuta.

Sarah Harperrek lanean ari diren azken txostenaren ildo nagusien aurrerapena azaldu dio Ahaldun Nagusiari, eta nabarmendu du une erabakigarria dela zaintzei buruz pentsatzen, sentitzen eta jarduten dugun modua aldatzeko.

Beste alde batetik, Unai Rementeriak Bizkaia martxan jarritako proiektuen bidez iraupen luzeko zainketen trantsizioan egiten ari den ahaleginak partekatu ditu. Proiektu horien artean daude, besteak beste, egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzea edo etxean irauten laguntzeko etxeTIC eredua duten zentroak.

Bay of Biscay, Bay of Care txostenaren ildo nagusien aurrerapena webgune honetan kontsulta daiteke: https://web.bizkaia.eus/es/web/bayofbiscay

Lan hauen guztien koordinazioa AGE Platform Europe, adinekoen eskubideen alde lan egiten duten erakundeen Europako sare nagusiarekin lankidetzan ari dira  egiten.

Bay of Biscay, Bay of Care ekimena legegintzaldiko Bizkaia Egiten planaren barruan kokatzen da.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...