2022(e)ko ekainaren 08(a) 10:03

Bizkaia Enpresak berrikuntzari, lehiakortasunari eta ekintzailetzari buruz hausnartu du

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, eta Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, urtero lurraldeko enpresa proiektu onenak aitortzen dituzten ON sariak eman dituzte.

ON sariak

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresa eta ekintzailetza sarea bildu du BECen Bizkaia enpresa urteroko topaketan, eta aurten berrikuntzako corporate venturing ereduari buruz hausnartu dute.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, lurraldeko enpresek ekonomia berreskuratzeko egiten duten lana azpimarratu du eta ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak ekonomia garapena eta ongizatea bermatzeko baldintzak sortzen jarraituko duela. Bereziki ezberdintzen gaituzten alor horietan, adibidez zergetan. Bai egituran bai koiunturan. Ekintzailetza sustatzeko hobekuntzak ezarri ditugu, eta zerga karga murriztuz startupetan inbertsioak egitea erraztu dugu. Neurri hori jada ezarrita zeuden beste neurri batzuei gehitu zaie, besteak beste ekintzailetza sustatzeko erreserba edo 64 bis artikulua.  Errentan eta sozietateetan kenkariak aplikatu ditugu baita ere hirugarrenek ekintzailetzan egindako inbertsioetan. % 35era arteko kenkariak inbertsioa ETE edo mikroenpresa berritzaileetan edo Silver Economy-ari lotuta daudenetan egiten bada. Eta % 25era arteko kenkariak ekintzailetzan egiten diren gainerako inbertsioetan. Hurbiltasuna adierazten duten eredu errealak dira, 2022 zail honetan ezarri ditugun beste neurri hauek bezala: autonomoentzako, mikroenpresentzako eta enpresa txikientzako zorraren ez-ohiko atzerapenak edo PFEZ ren ordainketaren zatikatzeak, zehaztu du Rementeriak.

Bestalde, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, azpimarratu du esfortzuak batzea eta elkarrekin lan egitea berrikuntza eta lehiakortasunaren ezinbesteko faktoreak direla. Horri lotuta esan du BAT ek, ekintzailetzako nazioarteko zentroak, alor horretan zeregin garrantzitsua izango duela. Enpresa handiek denbora daramate arrisku kapitaleko sail propioak sortzen, kanpoko eragileei eta startupei ateak irekiz beraien erronkei aurre egiteko eta beraien mugak gainditzeko. BAT haratago joango da, izan ere, enpresek eta ETE-ek berrikuntza irekiko metodologian oinarrituz beraien ibilbide orria ezartzea ahalbidetzeko zentroa izan nahi du. Ez esperientzia bakar gisa, baizik eta epe luzeko berrikuntza estrategia gisa. Eta BAT nazioarteko lankidetza ingurunea izatea nahi dugu, eta zentroak erraztu egingo du enpresak eta ETEak etengabeko lehiakortasun bidean mantenduko dituen berrikuntza irekiko estrategiak hedatu ahal izatea, azaldu du Basurkok.

ON Bizkaia 2022 sariak

Beazek Ekonomia Sustatzeko Sailak ETE-ei eta ekintzaileei zuzentzen dizkien laguntza programen arteko hamabi programa kudeatzen laguntzen du. 2021ean lurraldeko 613 enpresen 756 proiektuetan lagundu zuen eta 18,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen.

Horien guztien artean, bi irizpideren arabera (jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena) gehien nabarmentzen diren proiektuak eta enpresak saritzen dira urtero ON Bizkaia sarietako hainbat kategoriatan.

  • Enpresa sorkuntzako proiekturik onena: Advanced Optical Technologies
  • Ekintzailetza eta gizarte berrikuntzako proiekturik onena: Kuvu Homesharing
  • Bizkaia Sortzailea proiekturik onena: Versa home
  • Nazioartekotze arloko proiekturik onena: Fanox electronic
  • Berrikuntzako proiekturik onena: Airlan
  • Start upen ibilbiderik onena: Tech Friendly

Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...