2022(e)ko ekainaren 03(a) 13:33

Amaitu dira Barakaldon eta Trapagaranen A-8a BI-644 errepidearekin lotzeko zatia hobetzeko obrak

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

BI-644 errepideko zati bat hobetu da, Kareagako biribilgunearen eta Aparkabisako biribilgunearen artean, Sestaoko loturaren bitartez A-8 autobidearekin dituen loturak barne.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak amaitu ditu A-8aren eta BI-644 errepidearen arteko lotura hobetzeko obrak, Barakaldon eta Trapagan. Obrak 2020ko azaroan hasi ziren, eta 4.024.603 euroko inbertsioa egin da bertan. BI-644 errepidean, batez beste, 50.042 ibilgailu ibiltzen dira egunero (3.653 ibilgailu astun), eta trazaduraren zein konexioen baldintzen ondorioz, egunero duen trafiko-bolumena kontuan hartuta, bide-segurtasunari lotutako arazoak eta urritasunak zeuden agerian.

Hobekuntzetako bat BI-644 errepidearen enborrean egin da, Kareagako biribilgunearen eta Aparkabisako biribilgunearen artean, non, batik bat, altxaeraren trazadura zuzendu den, eta pixka bat planta. Zuzenketa hori egiteko orduan, hormigoizko langa aurrefabrikatu bat jarri da errepidearen erdibitzailean, BI-644 errepideko aurrez aurreko talketarako segurtasun-neurri gisa. Bestalde, semaforoen seinaleak berrezarri dira, Bilboko noranzkoan autobidera sartzeko semaforodun bidegurutzean gaur egun ez dagoen ikusgarritasunaren baldintzak hobetzeko.

Beste alde batetik, Aparkabisako biribilgunea birmoldatu da, eta trazadura hobetu da. Gainera, adar zuzen bat ezarriko da BI-644 errepidetik Mega Parkerantz, biribilgunearen trafikoak behera egin dezan. Era berean, BI-644 errepidea autobidearekin lotzeko adarrak hobetu dira, altxaeran, peralteak zuzenduta, eta plantan, horrela erreiei ibilgailu astunak zirkulatzeko beharrezkoak diren gainzabalerak eman zaizkie, edo azelerazio-erreietan luzera handitu da.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...