2022(e)ko maiatzaren 30(a) 12:18

Bizkaiak ekainaren 1ean inauguratuko du bere hondartza denboraldia, hainbat berrikuntzekin Aldundiak ematen dituen zerbitzuetan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Berrikuntza horien artean honako hauek daude: lagundutako bainu-zerbitzuaren zerbitzu-aldia uztailaren 1etik irailaren 30era arte luzatzea; hondartzarik urbanizatuenetan eguzki-energiaz elikatutako eta hondakinak trinkotzen dituzten paperontzi adimendun berriak jartzea; edo Getxoko hondartzak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen garbiketa-zerbitzuan sartzea. Aurten, 269 pertsona arduratuko dira lurraldeko hareatzen segurtasuna eta garbitasuna zaintzeaz. Foru Erakundeak 84 dutxa (330 ihinztagailu), 76 iturri/garbitegi eta desgaitasuna duten pertsonentzako 6 iturri eta eserleku 1 jarri ditu; halaber, 367 parrilla-plataforma eta egurrezko pasabideen 1.920 metro jarri ditu.

Foru diputatua, aurkezpenean

Datorren ekainaren 1ean Bizkaiko hondartza-denboraldia inauguratuko da, kasu honetan pandemiak eragindako murrizketarik gabe eta hainbat berrikuntzarekin; besteak beste, lagundutako bainu-zerbitzua emateko epea luzatu egingo da eta BizkaiUp aplikazioaren bidez zerbitzu hori erreserbatzeko aukera egongo da; hondakinak trinkotuko dituzten eguzki-energiaz elikatutako paperontzi adimendun berriak instalatuko dira; edo Getxoko udalerriko hondartzak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen garbiketa-zerbitzuan sartuko dira.

Berrikuntza horiek etengabeko gure hobekuntza-prozesuaren barruan sartzen dira. Bizkaian geure buruari ezarri diogun helburua bikaintasuna da. Gure hareatzetako erabiltzaileek kalifikazio oso altua, oso ona, ematen diete eskaintzen ditugun zerbitzuei. Eta hori horrela izan da baita covid-ak gure hareatzen erabilera goitik behera aldatu duen azken urte bi hauetan ere. Dena dela, kalifikazio hori gorabehera, erronkak ezartzen jarraitzen dugu. Gure asmoa gauzak hobeto egiten jarraitzea da, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea, adierazi du Amaia Antxustegik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, gaur goizean hondartza-denboraldi berriaren aurkezpenean. Denboraldia ekainaren 1ean irekiko da, asteazkenean, eta, ohi bezala, irailaren 30era arte iraungo du.

Antxustegik adierazi du, halaber, ez direla alde batera utziko orain arte emaitza onak eman dituzten alderdiak: Gure hareatzetako segurtasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, 154 sorosle eta hondartzainez osatutako talde batekin. Gure garbiketa-estandar altuak mantentzen ditugu, eta aurten egunero 91 profesional izango dira garbiketa-lan horietan esku hartuko dutenak. Lehen mailako ekipamenduak eskaintzen ditugu. Eta herritarrei dei egin die naturgune horiek zaintzen laguntzeko, gure eslogan berriak dioen bezala, hondartza guztiona delako. Guztiona da gozatzearen plazera eta, era berean, zaintzeko betebeharra.

Lagundutako bainua

Lagundutako bainu-zerbitzua Bizkaiko sei hondartzatan emango da: Arena, Ereaga, Laidatxu. Plentzia-Gorliz, Isuntza eta Arrigorri, baina aurten bi berrikuntza garrantzitsu izango ditu: irailera arte luzatuko da -beraz, uztailaren 1etik denboraldia ixten den egun berera arte erabili ahal izango da zerbitzua-, eta BizkaiUp foru-aplikazioaren bidez hitzordua erreserbatzeko zerbitzua jarriko da abian bainurako. Hala ere, erabiltzaileen erregistroa aurrez aurre egingo da hareatzetan zerbitzua emateko prestatutako karpan.

Baliabide eta altzari berriak

2022ko denboraldi honetan erregai alternatiboz elikatutako ibilgailu berriak izango dira sorospeneko eta istripuen prebentzioko zerbitzurako. Gainera, gehien urbanizatutako hondartzetan, erabiltzaileek sortzen dituzten hondakinak biltzeko ohiko paperontziekin batera, paperontzi adimendunak jarriko dira -bata ontzietarako eta bestea gainerakoen zatikirako-, eguzki-energiaz elikatuak eta hondakina trinkotzen dutenak; horrela paperontzi adimendun hauen kasuan edukiera paperontzi arruntenen halako 6-8koa da. Paperontzi horiek hamaika hareatzatan jarriko dira: la Arena, Ereaga, Arriatera-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Laidatxu, San Antonio, Laida eta Laga, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri.

Hondartzetarako sarbideetan dauden informazio-kartelak ere berritu egingo dira, irakurketa errazeko irizpideen arabera itxura aldatuz eta horietan agertzen diren erreferentziak eta loturak eguneratuz.

Sorospeneko eta istripuen prebentzioko zerbitzua

Guztira, 154 uretako soroslek eta koordinazio-lanak egingo dituzten beste 15 pertsonak osatuko dute Istripuak Prebenitzeko, Sorospeneko eta Asistentziako zerbitzua emango duen giza taldea. Egunero zonako 7 koordinatzaile, koordinatzaile nagusi 1 eta 88 sorosle egongo dira zerbitzuan, honela banatuta: 7 Arenan, 2 Areetan, 5 Ereagan, 4 Arrigunagan, 3 Gorrondatzen, 5 Barinatxen, 7 Arriatera-Atxabiribilen, 2 Muriolan, 4 Plentzian, 6 Gorlizen, 2 Armintzan, 7 Bakion, 2 Aritzatxun, 2 Laidatxun, 2 Toñan, 4 San Antonion, 6 Laidan, 4 Lagan, 2 Ean, 2 Ogellan, 3 Isuntzan, 5 Karraspion eta 2 Arrigorrin.

Zerbitzu honetako pertsonek erabiliko duten erreskate-materiala hondartzen ezaugarrien araberakoa izango da, baina honako hauek izango dituztela aipa daiteke: 13 ontzi, uretako 8 motor, 13 buggy (8 elektriko), 3 quad, GLP gasezko 4 lur orotako ibilgailu, 11 turismo (1 elektriko, 8 hibrido eta 2 gasezkoak). Horiek ez ezik desfibriladore erdiautomatikoak, glukometroak, pulsioximetroak, ohatilak eta hondartzetan behar duten pertsonei laguntza emateko beharrezkoak diren elementu guztiak dituzte.

Sorosle-taldearekin batera, hondartzetako segurtasuna zainduko dute 14 hondartzainek - 8 egun bakoitzean -.

Garbiketa, mantenua eta ekipamendua

Hondartzak garbitzeko eta mantentzeko zerbitzuak 91 pertsona hartuko ditu ekainetik irailera bitartean, ordutegi desberdinetan. Pertsona horiek honako osagarriak dituzten ekipo mekanikoekin egiten dute lan: 11 makina hondartza-garbitzaile handi, 3 kamioi, 2 furgoneta, 12 traktore, 3 ekortzeko makina, kaxa irekiko kamioi bat mantentze-materiala garraiatzeko, 9 pick-up 4x4 (horietako bat plataforma jasotzailearekin) eta eskuzko 5 bahekari.

Denboraldi honetan zehar ez da paperontzirik edo bidoirik jarriko hareatza inguruan. Biltegi horiek hondartzetarako sarbideetan jarriko dira. 380 paperontzi eta 42 bidoi instalatuko dira hondakinak biltzeko, baina kopuru hori aldatu egin daiteke antzematen diren beharren arabera.

Gainera, eta berrikuntza gisa, aurten, Getxoko hondartzak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen garbiketa-zerbitzuan sartuko dira.

Hondartzetako ekipamenduei dagokienez, aurten 84 dutxa (330 ihinztagailu), 76 iturri/garbitegi, eta desgaitasuna duten pertsonentzako 6 iturri eta eserleku 1 jarri dira; halaber, 367 parrilla-plataforma eta egurrezko pasabideen 1.920 metro jarri dira.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...