2022(e)ko maiatzaren 28(a) 17:07

MusEkintzaren jaialdiaren barruan “Muñatones: Gogoan” obra antzeztu da Muñatones Gazteluan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako MusEkintza Jaialdiak antzerki-emanaldi bat eskaini du, gaur, maiatzak 28, 12:30etan, 12 eta 82 urte bitarteko Muskizko ia ehun lagunek osatua. Muñatones gazteluan, Bizkaiko ondare arkitektonikoaren elementurik bikainenetakoan, antzezteko propio sortutako ikuskizuna izan da. Bizkaiko Museoetako arte eszenikoen jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, baita ekainaren 11n eta 24an ere, foru museoetan: Balmasedako Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza urtean zehar egin den lekuetariko batzuk.

MusEkintza Muñatones Gaztelua

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdiak, esperientzia ezberdin eta bakarra eskaini du gaur Muñatones Gazteluan. Bertara hurbildu direnak antzezpen berezi batez gozatzeko aukera izan dute: Hortzmuga Teatro konpainiaren eskutik MusEkintzak antolatu dituen tailerretan parte hartu duten hogei bat lagunek jardun dute Zai Zoi Bele Batukada Feminista taldearekin, Intzarri herriko dantza taldearekin eta Muskizko txikiteroen taldearekin batera. Muñatones gazteluan, Bizkaiko ondare arkitektonikoaren elementurik bikainenetakoan, antzezteko propio sortutako ikuskizuna izan da. Muñatones Gaztelua, Monumentu Multzo izendatu zuten, bere balio historiko bikaina eta kontserbatutako aztarnen kalitatea aitortuz. "Muñatones: Gogoan" bidaia hunkigarria izan da, sentsazioz, paisaiaz, sentimenduez, aurkikuntzez, galerez, oroitzapenez eta oroimenez betea, ibilbide honen anfitrioiak diren Memoria andreak eta Historiko jaunak gidatu dutena.

Muskizko komunitatearen laguntzaz Muñatones gaztelua esparru paregabetzat hartuta, espazioa bizituz joan da lur hauetan berebiziko garrantzia izan zuten gertaera batzuek xaxatuta. Fikzioa edo errealitatea nahasten dira antzerki komunitarioko ikuskizun honetan; sortze-lanetan herriko kultur elkarteak eta 12 urtetik 82 urtera bitarteko aktore amateurren taldea ditugu, Muñatonesko komunitatearen ordezkari.

Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Balmasedako Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa eta Muñatones Gaztelua dira hilero MusEkintza jaialdia egiteko tokiak.

Bizkaiko foru-museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak izango dira. Irailaren 24an hasi zen MusEkintza jaialdia, eta ordutik hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egiten ari da; ekainaren 11n eta 24an ere egingo da.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke.

Muñatones gaztelua

Muñatones gaztelua eraikuntza prozesu luze baten emaitza da, XIV. eta XV. mendeetan, garai hartan Euskal Herria suntsitu zuten bandoen gerren testuinguruan, luzatu zena. Bizkaiko ondare arkitektonikoaren elementurik bikainenetako bat da, eta, horregatik Monumentu Multzo izendatu zuten, bere balio historiko bikaina eta kontserbatutako aztarnen kalitatea aitortuz.

Izan ere, kanpoko harresi-sistemagatik gaztelu kalifikazioa merezi duen Bizkaiko dorre bakarraren aurrean gaude. Gainera, gure historiako pertsonaiarik berezienetako bati lotua dago, egin-eginean ere Lope Garcia de Salazar boteretsuari, arma eta letren gizonari (hari zor diogu Bienandanzas e Fortunas lan ezaguna).

El Pobal burdinolak lotura estua du bandokideen gotorlekuarekin. Ochoa de Salazarrek, Lope Garcia kronikariaren bilobak, XVI. mendearen hasieran eraiki zuen burdinola, eta haren ondorengoek ia 200 urtez mantendu zuten olagizonen negozio horren jabetza.

Gaztelu eta burdinola monumentu biak batera ikusteak Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak baina osagarriak erakusten ditu. Biak ala biak oroitarazteko ahalmen handia duten eszenatokiak dira, eta, horien bidez, landa-giroko nobleziaren bizimoduak eta haren boterearen oinarri ziren aberastasun-iturriak ezagutuko ditugu.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...