2022(e)ko maiatzaren 28(a) 13:30

Foru Aldundiak genetika hautatu eta hobetzeko bere programetako Pirinioetako behien eta pottoken 35 abelburu enkanteratu ditu

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Gorlizko Foru Abeletxean, bi arraza autoktono horien erreferentziazko zentroan, gaur egin den enkantean Pirinioetako txahaldun 17 behi eta hazitarako zezen bat eta, pottokei dagokienez, ar zikiratu bat, 8 behor, hiru behoka eta bost moxal jarri dira salgai. Hautaketa eta hobekuntza genetikoko programa hauek Pirinioetako aziendaren eta pottoken (desagertzeko arriskuan daudenak) ezaugarriak optimizatzeko ikerketan oinarritzen dira, hobekuntza horiek transferitzeko eta Bizkaiko abeltzaintzan ezartzeko.

Enkantearen irudi bat

Bizkaiko Foru Aldundiak Gorlizko Abeletxean garatzen dituen hautaketa eta hobekuntza genetikoko programetako Pirinioetako behien eta pottoken 35 abelburu atera ditu enkantera gaur; programa horien helburua arraza horien ezaugarriak hobetzea da, ustiategietan errentagarritasun handiagoa lortzeko eta bertako arraza horien iraupena bermatzeko. Enkantean abeltzaintzako 32 profesionalek parte hartu dute eta Pirinioetako 17 behi, txahalekin, eta hazitarako zezen bat, zaldi ar zikiratu bat, 8 behor, hiru moxal eta bost pottoka-moxal jarri dira salgai.

Enkantearen helburua, hautaketa eta hobekuntza genetikoaren programarekin gertatzen den bezala, Foru Abeletxean egindako ikerketaren bidez lortutako hobekuntzak gure lurraldeko abeltzaintzara transferitzea da. Gainera, programa honek ondare biologikoa eta biodibertsitatea zaintzen laguntzen du, Bizkaiko baldintza klimatiko eta geografikoetara ondo egokituta dauden arraza autoktonoak direlako.

Horrela 17 behi horiek erostea oso aukera interesgarria da ustiategi erosleetan oso hobetuak dauden animaliak zabaltzeko, horien genetika Foru Abeletxeko abereen genetika baino urrats bat atzetik baino ez dagoelako.

Pottokei dagokienez, hazitarako aberea enkantean jartzen da merkatuan hazitarako zaldi eskaintza txikia dagoelako; behorrak oso aukera ona dira eme hautatuak eskuratzeko, talde oso hobetu batekoak direlako; behokak bi eta hiru urtekoak dira eta abeltzainei euren hazkuntza-beharrak betetzen lagunduko diete, eta ar zikiratua eta bost moxalak ekitaziora bideratuko dira. Izan ere, azken horien ekitaziorako gaitasuna azken urteetan Pottoka Dualiza proiektuan parte hartuta neurtu du; proiektu hori Kantabriako CIFP La Granja erakundeak garatzen du, La Caixa, Bizkaiko Pottoka Hazleen Elkartea eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta proiektuaren barruan foru erakundearen ardura da 1 eta 3 urte bitarteko behokak eta moxalak eskaintzea, zentroan hezteko eta ikasleek ibiltzen ikas ditzaten. Proiektu honetan parte hartzen duten 20 ikasleak enkantean egon dira gaur.

Gorlizko Foru Abeletxearen lana

Gorlizko Foru Abeletxea Pirinioetako behien eta pottoken eliteko abereen erreferentziazko zentroa da. Instalazio horietan behi-aziendaren arraza horren etengabeko hobekuntza genetikoaren prozesua lantzen ari dira gaur egun, eta prozesu hori amen lerroetan finkatzen da, arraza horretako abeltzaintza-elkarteen bidez haragiaren ekoizpen-ezaugarriak hobetzen asko aurreratu den arren, gaur egun, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa delako ama-, ugalketa- eta ustiapen-ezaugarrietan lan egitea.

Pottokari dagokionez, arrazaren egoera nabarmen hobetu den arren, desagertzeko arriskuan jarraitzen du. Horregatik, Gorlizko Foru Abeletxean hainbat jarduketa egiten dira modu eraginkorrean eta kontrolatuan lehengoratzeko. Ildo horretatik, poni hauek haztea sustatzen da, arrazaren parte direla egiaztatzeko tresnak emanez eta odolkidetasuna murrizte aldera gurutzaketak ordenatzeko eta optimizatzeko. Hori guztia onura ekonomikoa lortzeko eta bere etorkizuna bermatuko duen gaitasuna emateko arraza ahalik eta egoerarik onenean jartzen saiatuz egiten da.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...