2022(e)ko maiatzaren 19(a) 10:20

Hogeita lau pilotarik jokatuko dute Aldundiak aurkeztu duen IX. Bizkaia Torneoa; txapelketa ekainaren 11n hasiko da Gallartan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Lorea Bilbaok, Euskara eta Kultura diputatuak, Baiko eta Aspe enpresetako ordezkariekin eta txapelketan parte hartuko duten pilotariekin batera, Bizkaia Torneoaren bederatzigarren edizioaren xehetasunak azaldu ditu. Bizkaia Torneoaren bederatzigarren edizioa kanporaketa-sistemaren bidez eta sei talderekin jokatuko da Bizkaiko bost udalerritan, eta hiru modalitatetan jokatuko da: binaka, buruz buru eta lau t erdian. Finala Bizkaia Frontoian jokatuko da Aste Nagusian.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara eta Kultura diputatuak, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin eta txapelketan parte hartuko duten pilotariekin batera, Bizkaia Torneoaren bederatzigarren edizioaren xehetasunak azaldu ditu.

IX. Bizkaia Torneoa ekainaren 11n hasiko da Gallartan eta taldeka jokatzen den bakarra da; talde horiek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartzen dute izena: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: banakakoa, binakakoa eta lau t 'erdikoa.

Txapelketa Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da: Gallarta, Matiena, Zierbena, Arrigorriaga eta Bilbo. Kanporaketak ekainaren 11, 12, 18 eta 19an jokatuko dira eta finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Torneoan 24 pilotarik hartuko dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatuko dute; lau t 'erdian 6 pilotari arituko dira eta beste 6 pilotarik banakako modalitatean jokatuko dute.

Parte hartu duten taldeak

Taldeen osaera zozketa bidez erabaki da, eta taldeetako kapitainak rankingaren hurrenkeran agertu dira

  • GANEKOGORTA: Iribarria eta Zabaleta bikoteetan, Zabala banakako modalitatean eta Elezkano II lau t 'erdian.
  • OIZ: Ezkudia eta Rezusta bikoteetan, Elordi banakako modalitatean eta Pello Etxeberria lau t 'erdian.
  • GORBEIA: Altuna III eta Martija bikoteetan, Salaberria banakako modalitatean eta Dario lau t 'erdian.
  • SOLLUBE: Laso eta Imaz bikoteetan, Bakaikoa banakako modalitatean eta Agirre lau t 'erdian.
  • ANBOTO: Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II bikoteetan, Alberdi banakako modalitatean eta Peña II lau t 'erdian.
  • KOLITZA: Jaka eta Albisu bikoteetan, Zubizarreta III banakako modalitatean eta Artola lau t 'erdian.

Lehiaketa-sistema

IX. Bizkaia Torneoko txapelketa final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatuko da. Partidak 22 tantora jokatuko dira bikoteen kasuan, eta 18 tantora banakako kanporaketetan.

Gallartan, ekainaren 11n eta Matienan 12an, final-laurdenetako bi kanporaketak jokatuko dira.

Ekainaren 18an lehenengo finalerdia jokatuko da Zierbenan eta bigarrena hurrengo egunean, ekainaren 19an, izango da Arrigorriagan.

Azkenik, finalerdietako talde irabazleek finala jokatuko dute Bizkaia Frontoian Bilboko Aste Nagusian.

Sarrerak erostea

Lehiaketaren fase guztietarako sarrerak www.entradasfronton.com web orrian jarriko dira salgai eta kasuan kasuko frontoietako leihatiletan ere salgai egongo dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bizkaia Frontoiaren webgunea (www.bizkaiafrontoia.eus). Halaber www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.eus webguneak kontsulta daitezke.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...