2022(e)ko maiatzaren 17(a) 10:51

Aldundiak berretsi egiten du LGTBI pertsonen diskriminazioaren aurkako borrokarekiko konpromisoa

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

‘Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala’ kanpainaren bitartez askatasunaren eta eskubideen aldeko mezua bultzatu nahi da

Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala.

Bizkaiko Foru Aldundiak LGTBI pertsonen diskriminazioaren aurkako borrokarekiko duen konpromisoa berretsi du gaur, maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Egunean.

Foru-erakundeak, dibertsitatean eta kooperazioan eskumenak dituen Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bitartez, ‘Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala’ kanpaina kaleratu du pertsona ororen eskubideen eta askatasunaren aldeko mezua sendotzeko.

Osasunaren Mundu Erakundeak 1990ko maiatzaren 17an homosexualitatea nahasmendu mentalen zerrendatik kendu zuen eta, hain zuzen ere, horregatik da LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna. Nazioarteko zenbait erakundek babesten duten eguna da, oroitzapenean gordetzeko eguna, baina baita pertsona horien eskubideak aldarrikatzeko eguna ere.

LGTBIfobia, funtsean, aurreiritziek eta ezjakintasunak sortzen duten diskriminazioa da, eta berdintasun-printzipioaren aurka egiten du; izan ere, denak gara berdinak eta eskubide berberak ditugu, gure sexu-orientazioa edo -identitatea edozein izanda ere.

Zoritxarrez, oraindik ere oztopo ugari ditugu gure gizartean legez dagokigun berdintasuna egiazko eta benetako berdintasun bihurtzeko. Bestalde, LGTBI pertsonen eskubideak babesteko orduan atzera egin dugu, eta zalantzan jartzen direla ikusi da.

Gero eta gehiago gertatzen ari diren askotariko zaurgarritasun-egoerak bizi dituzte LGTBI pertsonek, eta, oraindik ere gure, agerian geratzen dira gizartean modu inklusiboan eta berdinean bizitzeko dituzten zailtasunak, bereziki, diskriminazio anizkoitzaren eta intersekzionalaren ondorioak intentsitate gehiagorekin bizitzen dituztenen kasuan.

Dibertsitate eta Inklusiorako 2021-2023 I. Planean politika publiko inklusioboagoetan aurrera egiteko estrategia bat proposatzen da. Diskriminazio-mota guztien kontrako borroka, eta bereziki LGBTI pertsonek beren sexu-orientazioa eta genero-identitatea direla medio pairatzen duten diskriminazioaren kontrako borroka, aurrerakoan ere izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren politiken helburuetako bat, gizarte kohesionatuagoa, igualitarioagoa eta justuagoa lortzeko bitarteko gisa.

LGTBI pertsonen aurka egiten diren gorroto-delituen kasu harrigarriak eta azken zifrak ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere azpimarratu eta berretsi nahi du eskubide eta askatasunak guztiz bermatuta dituen gizartea eta herritarrak lortzeko duen konpromisoa. Eskubide eta askatasun guztiak, pertsona guztiak.


Argazkiak


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...