2022(e)ko maiatzaren 15(a) 12:05

400 emakume baino gehiagok hausnartu dute feminismoak berdintasuna lortzeko eta bizitza publikoan zein pribatuan duen garrantziaz

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

‘Feminismoak nire bizitza aldatu zuen’ jardunaldia izango da gaur Bilbon eta feminismoaren esparruan erreferente diren emakumeen testigantzak eta bizipenak, baita mahai-inguruak ere egongo dira. Enplegua, Giza Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lagundu du jardunaldia eta musika, literatura eta umore emanaldiak egongo dira.

.

Gaur 400 emakume baino gehiago batu dira Bilbon feminismoak berdintasuna lortzeko eta bizitza publikoan zein pribatuan duen garrantziaz hausnartzeko, ‘Feminismoak nire bizitza aldatu zuen’ jardunaldian.

Topaketak bi dinamika ditu oinarri; izan ere, goizean feminismoaren esparruan erreferente diren emakumeen testigantza eta bizipen pertsonalak izango dira, eta arratsaldean, berriz, hainbat mahai-inguru.

Era beran, Bizkaiko Enplegua, Giza Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lagundu du jardunaldia eta musika, literatura eta umore emanaldiak egongo dira.

La Terminalen (Zorrotzaurre) bizipenak partekatzen dituzten emakume erreferenteak hurrengoak dira: Ana de Miguel, filosofoa eta femenista; Amelia Tiganus, ekintzailea; Patricia Sornosa, komikoa; Carmina Serrano, psikoterapeuta feminista; Juana Aranguren, abokatu feminista; Arantza Campos, Berdintasun Masterreko zuzendaria (EHU/UPV); Cristina Ubani, ikasketa feministetan aditua; Begoña Murguialday, Murgibe aholkularitzako kudeatzailea; Miren de Miguel, soprano bilbotarra; Gema Martínez aktorea; eta Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua;

Izen ematea doakoa da eta informazio gehiago dago hemen: https://elfeminismocambiomivida.org/. Gainera haurtzaindegi zerbitzua eskaini da, baita haurrentzako mini-kluba eta gastronomia.

REGÄDERA

Topaketa Espäcio Regäderaren (Leire Serrano eta Sokoa Lasa) egitasmoa izan da hainbat esparrutan (hala nola artea, kultura, musika, literatura, antzerkia, ilustrazioa, pintura, opera, enpresa, kirola edo osasun mentala) erreferente diren emakumeen testigantzak jasotzeko. Jardunaldian zehar Miren de Miguel sopranoak hainbat kanta abestuko ditu, Nuria Labarik bere ‘El último hombre blanco’ aurkeztuko du eta Patricia Sornosak bakarrizketa umoristikoa egingo du.

Arratsaldeko mahai-inguruetan hurrengo gaial jorratuko dira, besteak beste:

  • Agenda feministaren erronkak: Emargi elkarteak aurkeztuta
  • Zaintza: gai publikoa eta/edo pribatua; erantzunkidetasuna/bateragarritasuna
  • Erreferenteak: emakumeen ikusgarritasuna/kristalezko sabaiak
  • Heziketa sexu-afektiboa (pornografia/prostituzioa)
  • Emakumeen osasun mentala-karga mentala.
  • Gizonak eta berdintasuna

‘Feminismoak nire bizitza aldatu zuen’ jardunaldia Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lagundutako edo bultzatutako ekimenen parte da. Sail horretako ‘Emakumeak’ estrategiaren barruan dago, eta 2023ko urtarrilean nazioarteko kongresu bat antolatuko da Bilbon.


Argazkiak


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...