2022(e)ko maiatzaren 14(a) 10:00

Milioi erdi eurotik gora banatuko da Bizkaiko kirol eta irakaskuntzako jardueretan parte hartzen duten erakundeen artean

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Dirulaguntza hauek eskatzeko epealdia maiatzaren 17tik 31ra arte izango da. Dekretu honen bidez Bizkaiko erakundeek Eskola Kirola programaren barruan 2021-2022 denboraldian egiten dituzten Heziki kirol eta irakaskuntzako jarduerak bultzatzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2021/2022 ikasturterako Eskola Kirola programako kirol lehiaketetan eta Heziki irakaskuntzako jardueretan parte hartzen duten erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onetsi du. Aldundiak 512.000 euroko partida ipini du horretarako.

Dirulaguntza hauen helburua da Bizkaian eskola kiroleko askotariko eskaintza orekatua egotea.

Honako hauek jaso dezakete dirulaguntza: Bizkaiko ikastetxeek, gurasoen elkarteek, kirol elkarteek eta kirol taldeek, udalek, udalen erakunde autonomoek eta mankomunitateek.

Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio), maiatzaren 17tik 31ra bitartean.

Dirulaguntza-lerro honen xedea da lehia eta irakaskuntzako kirol jarduerak bultzatzea, horietan aritzeko aukerak emanez batez ere haurrei eta gazteei, Bizkaiko eskola kiroleko egitura kalitatekoa izan dadin.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...