2022(e)ko maiatzaren 12(a) 13:55

Euskal Museoak Bizkaiko hainbat udalerritan izango den erakusketa ibiltaria inauguratu du, bere berrikuntza integrala erakusteko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektonikoa eta museografikoa jasotzen dute, kanpoko espazioetan erakusteko sortua baita erakusketa. Maiatzaren 12an hasi da erakusketaren ibilbidea Bilboko Areatzan, eta bertan izan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Museoko presidente eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbao eta Museoko zuzendari Sorkunde Aiarza. Erakusketako argazkiak Asier Gómez argazkilariak egin ditu, Museoko bilduma eta erakusketetako teknikariekin batera.

"Euskal kulturaren nazioarteko atea" erakusketaren aurkezpena

Bilboko Euskal Museoak "Euskal kulturaren nazioarteko atea" erakusketa ibiltari berria inauguratu du. Kanpoko espazioetan erakusteko sortutako 20 panelek osatzen dute. Bilboko Arriaga Antzokiko zabaldegian izan da inaugurazioa, eta bertan izan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Euskal Museoko presidente eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbao, Euskal Museoko zuzendari Sorkunde Aiarza eta Museoko erakusketa-teknikari Aloña Intxaurrandieta. Bizkaiko museoak duela hilabete batzuk itxi zituen ateak, eraberritze integraleko obrak hasi aurretik egin beharreko lanei ekiteko. Hala ere, Museoak proiektuak lantzen jarraitzen du herritarrei eskaintzeko.

Erakusketaren helburua da bertako jendeari eta bisitariei ezagutaraztea nolakoa izango den Euskal Museo berria, egingo den berrikuntza integraleko prozesuaren ondoren. Alde batetik, alderdi arkitektonikoa erakutsiko da, infografia eta informazio teknikoa oinarri hartuta. Kanpotik, jarduerarik garrantzitsuenarekin, jatorrizko bolumetriak eta estalkiekiko lotura berreskuratu nahi dira. Barrualdean, zenbait espazio nabarmenduko dira, hala nola Miserikordia, hustutako bolumen handia, erakusketa-lengoaia berriekin eta puntako baliabideekin. Muturretako batean, murgiltze-atmosfera bat sortuko da, maketa multimedia handi bati esker, 4 metroko altuerako espazio horretako oihal edo hormetako batean proiektatuko baita.

Bestalde, erakusketa ibiltariak Euskal Museoaren etorkizuneko museografia berriaren zati bat erakutsiko du. Infografiek zenbait espazio erakutsiko dituzte, esaterako, Klaustroa, lehen eta bigarren solairuetan, ondarea arte kategoriara igo, duindu eta erakusten duen agertoki handi gisa. Eraikin horretako arku bereizgarriak, argi naturalarekin, perimetroan erreplikatuko dira alboko hormetan, eta arku-galeriak sortuko dituzte bitrinekin. Diseinuari esker, erakusleiho bilakatuko da, espazioaren eta diskurtsoaren protagonistak izango diren 1.000 pieza inguru ikusgai jartzeko.

Bilboko Euskal Museoaren bildumak 50.000 pieza baino gehiago ditu. 100 urtetik gorako historian zehar, "bildumen bilduma" sortu da, erosketen politika aztertuari eta herritarrek eskuzabaltasunez egindako dohaintzei esker. Funtsen aberastasunak eta aniztasunak argi irudikatzen eta islatzen dituzte gure arbasoen bizitza eta egunerokotasuna osatu zituzten alderdiak. Funtsak zabalik daude, eta etengabe jarraitzen dute hazten, museoa bera bezala.

Erakusketa hau, beraz, baliagarria izango da Euskal Museoaren erakusketa erdi iraunkorra osatuko duten pieza horietako batzuk ezagutzeko. Bildumako pieza horien argazkiak Asier Gómez argazkilariak egin ditu, eta museoko bildumetako teknikariek 4 hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) egindako testuekin lagunduta aurkeztu dira.

Ibilbidea

"Euskal kulturaren nazioarteko atea" erakusketa ibiltaria maiatzaren 12an ireki da Bilboko Arriaga Antzokiko zabaldegian, eta ekainaren 9ra arte egongo da bertan. Erakusketaren ibilbideak Bizkaiko hainbat udalerritatik jarraituko du uda-garaian, honela:

  • EKAINA: Plentzia
  • UZTAILA: Bakio
  • ABUZTUA: Mundaka
  • IRAILA: Armintza

Helburua da, batetik, bertako jendeak Euskal Museoaren proiektua eta bilduma ezagutzea, eta, bestetik, lurraldeko udalerrietan dabiltzan turistek hurbiletik ikusi ahal izatea euskal kulturaren erreferentea izango den gune bat.

2022/2023 udazken-neguko hilabeteei begira, museoak beste udalerri batzuk iragarriko ditu, lurralde barrukoak.

Piezak

Piezak bi irizpideren arabera aukeratu dira. Alde batetik, aurreratu nahi izan da erakusketa erdi iraunkorra lehenengoz ezartzeko egin den hautaketaren zati txiki bat; proiektu berria amaitu ondoren ere bisitatu ahal izango da. Bestetik, erakutsi nahi izan da Bilboko Euskal Museoaren bilduma osatzen duten funtsen aniztasuna eta aberastasuna, eta, horretarako, garai, testuinguru eta esparru sozial desberdinak islatzen dituen aukeraketa bat egin da, artzaintza-kulturatik hasi eta industrializazioaren ondoriozko burgesiaren piezak ere barne hartuta.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...