2022(e)ko maiatzaren 11(a) 09:00

Urritik aurrera, AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu Bizkaiak, hileko gastu-muga ezarrita

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Alta emanda daudenek eta Interbiak-en erregistratuta daudenek hilean 34,55 euroko gastu espezifikoaren muga baliatu ahal izango dute AP-68 autobidean, Bizkaian, eta 50,54 eurokoa hilean, Arabako zatia erabiltzen badute.

Imanol Pradales prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-68 autobideko ibilbideak diruz lagunduko ditu 2022ko urriaren 1etik aurrera, hileko gastu-muga bat ezarrita. Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko diputatuak iragarri duenez, datorren astean hasiko dira AP-68ko ibilbideetara mugatuko den dirulaguntzen dekretua izapidetzen, eta AP-8rako, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbiderako eta Artxandako tuneletarako dagoen gastu-mugatik independentea izango da.

AP-68 autobidean gastu-muga ezartzea errealitatea izango da. Urriaren 1etik aurrera, alta emanda daudenek eta Interbiak-en erregistratzen direnek hilean 34,55 euroko gastu-muga baliatu ahal izango dute AP-68 autobidean, Bizkaian, eta 50,54 eurokoa hilean, Arabako tartea erabiltzen badute, Pradalesek zehaztu duenez.

Gastu-mugak Bizkaiko erabiltzaile egoiliarrentzat izango duen eragina azaldu du diputatuak. Neurri horrek eragin zuzena izango du AP-68 autobidea joan-etorrietan lanerako, ikasketetarako eta abarretarako erabiltzen duten pertsonen poltsikoetan.. Adibidez, Gasteizen lan egin eta Bilbon bizi den norbaitek 253 euro ordaintzen ditu hilean, eta neurri horrekin 85 euro gastatuko ditu. Kasu horretan, 2.000 euro inguru aurreztuko dira urtean. Gainera, Bizkaian berdintasuna eta lurralde-oreka sustatzen duen neurria da. Gure ustez, gastu-mugaren araberako dirulaguntzen urteko zenbatekoa 5 milioi eurokoa izango da, eta dirulaguntzok Bizkaian bizi diren 18.000 erabiltzailerentzat izan daitezke, aurreratu du.

Betekizunak egungo gastu-mugarako berberak dira: Bizkaian bizi eta pertsona fisikoa izatea, bidesariak ordaintzeko OBE edo VIA-T bat izatea eta matrikula bakar bati lotuta edukitzea. Puntu hori garrantzitsua da, ibilgailu baten gastu-mugari etekina ateratzeko bakarrik egon daiteke alta emanda sisteman. Gainera, joan-etorri mistotzat jotzeko eta Arabako tarteak barne hartzen duen gastu-mugaz baliatzeko, bidaiak Bizkaian izan behar du jatorria edo helmuga. Eta, jakina, sisteman alta ematea, bai Interbiak-eko bulegoetara joanda, bai modu erosoan web-orriaren bidez, bide telematikoz, www.interbiak.bizkaia.eus helbidean. Puntu horretan, diputatuak argitu du bere garaian Interbiaken alta eman zuten pertsonak, AP8, Supersur eta Artxandako Tuneletan gastu-muga baliatu ahal izateko, ez direla berriro erregistratu behar, eta automatikoki alta emango zaiela AP-68rako gastu-muga berrian.

Imanol Pradalesek azaldu duenez, AP-68 autobidearen erabiltzaileentzako berariazko gastu-muga bat sortzeko erabakia foru erakundearen borondateari erantzuten dio, gai konplexua baita, enpresa pribatu batek ustiatzen duen azpiegitura bat delako, eta argitu du Bizkaiko Foru Aldundiak ez dituela kobratzen AP-68 autobidetik datozen bidesariak. Nolanahi ere, Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko otsailean Batzar Nagusiek onartutako ibilbide-orria bere egiteko konpromisoa hartu zuen. Eta gaur egun iragarri dezakegu AP-68 autobidea erabiliko luketenek gastuaren muga-sistema bat baliatu ahal izango dutela, AP-8, Supersur eta Artxandako tunelen erabiltzaileek egiten duten bezala, urtea amaitu baino lehen, ziurtatu duenez.

Ibilbide-orri horren ondorioz, lehenik eta behin batzorde tekniko bat sortu zen administrazioen arteko funtzionamendu-araubidea arautzeko, AP-68 Bilbo-Zaragoza autobidea 1973an eraiki zenetik ustiatzen duen enpresa pribatuaren emakida indarrean dagoen bitartean. Enpresa AVASA da, eta emakida ez da 2026ko azarora arte amaituko.

* 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, AP-8, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra eta Artxandako Tunelak erabiltzeko gastuaren muga hilean 34,55 eurokoa da Bizkaian, eta hilean 50,54 eurokoa AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzen dituzten bizkaitarrentzat Gipuzkoan eta Araban.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...