2022(e)ko maiatzaren 12(a) 10:00

Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak harremanak estutzen dituzte Bizkaian akreditatutako Kidego Kontsularrarekin

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio gaur goizean Bizkaiko Kidego Kontsularrari.

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio gaur goizean Bizkaiko Kidego Kontsularrari, egindako lana eskertzeko eta ordezkatzen dituzten herrialdeekin merkataritza-, gizarte- eta kultura-harremanak estutzeko.

Aurreko urtean pandemiak eten zuen urteroko ekitaldi honek Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Elixabete Etxanobe izan du buru, Bizkaia Erakargune Bihurtzeko zuzendari nagusia Koldo Atxutegirekin eta Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendari ondokoa Guillermo Mirórekin batera.

Bertaratutako hogeita hamar kontsulen aurrean, Elixabete Etxanobek adierazi du Bizkaia modu aktibo eta eraginkorrean nazioarteko agendan kokatzea; enpresen nazioartekotzea indartzea, haien tamaina edozein dela ere; eta gure lurraldera talentua eta aberastasuna erakartzea Foru Aldundiaren ardatz estrategikoak direla. Alde horretatik, Etxanobek nabarmendu duenez, Bizkaiaren eta ordezkatzen dituzuen herrialdeen arteko loturak indartzea funtsezko faktorea da, eta, zalantzarik gabe, gure helburuak lortzen lagunduko du. Horregatik, zuek osatzen duzuen Kidego Kontsularra, askotarikoa eta hain garrantzitsua, Bizkairako altxorra da.

Bestalde, Guillermo Mirók azpimarratu duenez, benetako plazera da elkarlanerako bokazio argia dugunon arteko topaketa batean parte hartzea, ideien eta esperientzien trukean aurrera egiten jarraitzea, beste herrialde eta kultura batzuetara irekitzeko eta elkarrekin ikasteko. Era berean, Bizkaia nazioartekotzean eta kanpo-merkataritzan ahalegin egiten duen lurraldea da. Gure enpresak bost kontinenteetan daude. Gure ADNn, berriz asmatzea, merkatura egokitzea, kanpora ateratzea, erronka berriei aurre egitea eta jarduera horrekin gizartearen aurrerapenean laguntzea aurkitzen da.

Hitzaldi eta iritziak partekatu ondoren, Kidego Kontsularreko ordezkariek bisita bat egin dute Muxikako Bodega Berrojara, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen txakolinetarako familia-upategi batera. Ardandegi hori leku nabarmen eta berezi batetik datozen zapore berriak bilatzeko konpromisoa hartu du, eta funtsezko bi mugarri landuz: iraunkortasuna eta berezitasuna.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...