2022(e)ko maiatzaren 09(a) 10:09

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Ura bere bidean proiektua 2022an itzuliko da

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

2021ean bezala, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Mäbu, Izaro, Anje Duhalde, Amak, Shinova, Maren, Urtz edo EH Sukarra bezalako euskal artista ospetsuek 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko kantuen orkestra-bertsioak grabatu dituzte, Fernando Velazquezek konposatuak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.Proiektuan parte hartuko duten artistek kontzertu bakarra eskainiko dute urriaren 22an BECen, BOSek eta Bilboko Koralak lagunduta.

Ura Bere Bidean 2022

Fair Saturday fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzare­kin, Ura bere bidean 22, pandemia garaian sortutako musika proiektu berezienetako baten bigarren edizioa, kaleratu du. Iaz bezala, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal kantak berrinterpretatzen dituzte artista ezagunek, Fernando Velázquez getxoztar konpositoreak sinfonikoki bertsionatuak.

Ura Bere Bidean proiektua 2021ean sortu zen, covid garaian erresistentzia-ariketa berritzaile gisa. Pandemiak hainbat sek­toreri eragin zien eta horien artean, bereziki kulturalari. Egoera horretan, Bizkaitik zerbait bakarra eta desberdina sortu nahi izan zen, kultur jarduera sortzeaz gain, denborarekin urteroko hitzordu bihurtu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik eta lehen edizioaren arrakastaren ondo­ren, Euskadiko artista ezagunak berriro elkartu dira Fernando Velázquez konpositore ospetsu eta Goya sariaren irabazleak bertsio sinfonikoan berritutako garai guztietako euskal kantu nabarmenak interpretatzeko. Parte hartu duten artista eta taldeen artean, Anje Duhalde Iparraldeko kantautore beteranoa, 80ko hamarkadaren amaieratik jardunean dauden EH Sukarra edo Urtz bezalako talde historikoak, ibilbide musikal handiena izan duten Bizkaiko talde erreferenteetako hiru, hala nola Gatibu, Zea Mays edo Mikel Urdangarin, Izaro edo En Tol Sarmiento bezalako azken urteetako euskal musikako artista ospetsuak, Bulego edo Maren bezalako balio berriak, Amak tal­dean edo Shinova edo Mäbu bezalako Bizkaiko indie taldeetan bildutako trikipoparen emakume erreferenteak. Guztiek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera joko dute.

2021eko abenduan hasi ziren Ura Bere Bidean ekimenaren bigarren edizioa prestatzen, programaren aukeraketarekin eta parte hartu zuten artistekin eta ordutik Fernando Velázquez buru-belarri aritu da aukeratutako gaien berrosaketan. Kantu ho­riek Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta bakarlariek grabatu dituzte martxoan eta apirilean eta orain ekoizpen fasean daude.

Aurreikuspenen arabera, gaiak uztailaren amaierarako egongo dira eskuragarri eta gai bakoitza astean behin estreinatuko da. Iaz bezala, 360º teknologiarekin grabatu da proiektua, mur­giltze-kontzertu txikien prototipoak egiteko eta etorkizuneko metabersoaren barruan bide berriak irekitzeko.

Pandemiaren baldintzek ahalbidetzen badute, proiektuan parte hartzen duten artistek urteko kontzertu berezienetako bat eskainiko dute. Urriaren 22an izango da Ura Bere Bidean 22 kontzertuaren data, 20:00etan, BECen. Maiatzaren 9tik aurrera, Ura Bere Bidean ekimenaren lehenengo edizioan parte hartu zu­tenek izango dute sarrerak erosteko aukera, proiektua gauzatu izana eskertzeko. Sarrerak maiatzaren 25ean jarriko dira salgai www.uraberebidean.eus webgunean.

Ura Bere Bidean 22 proiektuaren berrikuntzetako bat bezala, aurten abesbatzentzako aukeratutako gaiekin partitura murriz­tuak egingo dira abesbatza taldeen eta musika irakaskuntzako ikastetxeen artean zabaltzeko. Fair Saturday fundaziotik azpi­marratzen dute Ura Bere Bidean proiektuaren barruan garrantzi handia duela dibulgazioak, ez bakarrik musika gaiak, baita partiturak ere, ahalik eta jende gehienarentzat eskuragarri izan dadin kultur ondarearen sorkuntza hori.

Laburbilduz, Ura bere bidean proiektua elkargune bat da. Musi­karen industriak bilakaera azkarra duen eta mundu globalizatu batean modak inertzialki gertatzen diren garai honetan, norbera­ren sustraiak eta gatozen tokiak ahazteko arriskua dago. Zentzu horretan, parte hartzen duten artistek omenaldia egingo diete eta errespetuz berrinterpretatuko dituzte eurentzat bereziak diren gaiak, proiektua belaunaldien eta euskal musikaren esti­loen elkargune zirraragarria bihurtuz. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren, Izagirre Upeltegien eta EiTBren babesa du.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...