2022(e)ko maiatzaren 05(a) 11:00

Bilbao Bizkaiak stand jasangarri batekin aurkezten du lurraldeko eskaintza turistikoa Expovacaciones azokan

Ekonomia Sustatzeko Saila

Gune honen diseinua Bilbao Bizkaia 2030 Turismo Estrategiaren gidalerroetan oinarritzen da –pertsonak, lankidetza, iraunkortasuna–, eta Euskadiko landaketetako pinu-zuraren listoiekin egin da; listoi horiek Baskegur Elkarteko kidea den Bediako fabrikatzaile batek egin ditu enborrak ahalik eta gehien aprobetxatzeko sistema batekin. Azokara bertaratzen den jendeak jarduera turistikoen on line erreserbak egin ahal izango ditu erakusketa-gune honetako totem batean. Eskualdeek eta udalerriek euren produktuen aurkezpenak egingo dituzte eta asteburuan beste jarduera batzuen artean txakolin-dastaketa bat eta familia-tailer bat egingo dira.

Estandaren irudia

Bilbao Bizkaia aurten berriz egongo da Expovacaciones azokan, stand propio batekin. Stand horren diseinua 2030erako Turismo Estrategiaren oinarriak -pertsonak, lankidetza eta iraunkortasuna - betez egin da eta batez ere Euskadiko landaketetako pinu-zuraren listoiekin egin da, eta horretarako Baskegur Elkarteko kidea den Bediako fabrikatzaile batek enborrak ahalik eta gehien aprobetxatzeko duen sistema erabili du.

350 metro karratuko stand honetan eskualdeak eta udalak dira arreta-gunea. Asteburu honetan BECera hurbiltzen diren pertsonekin elkarreragiteko pantaila bat du eta bertan sustapen-bideoak proiektatuko dira eta, hori ez ezik, eskualdeek eta udalek egingo dituzten aurkezpenen euskarri izango da. Standak totem bat ere izango du, gure lurraldean egiten diren jarduera turistikoen erreserbak on line egin ahal izateko.

Standa osatzeko, itsasoa, mendia eta metropolia -azken horretan protagonismo berezia du Guggenheim Museoak, aurten 25. urteurrena ospatzen baitu- irudikatzen dituzten irudiak dituzten argi-kaxak daude.

Erakusketa-gune honetan eskualdeek eta udalek euren turismo-produktuen aurkezpenak egin ahal izango dituzte. Hala egingo dute Lea Artibaik eta Enkarterrik bihar goizean, ostiralean, eta, arratsaldean, Gorbeialdeak eta Getxoko Udalak; kasu honetan lehenengoak garatu duen BTT produktu berria, Gorbeia Bira, emango du ezagutzera eta, bigarrenak Bizkaia Zubiak abentura-kirolak egiteko eskaintzen dituen aukerak azalduko ditu.

Larunbatean Urduñako Folk Jaialdia aurkeztuko da, zuzeneko emanaldi txiki batekin; txakolin dastaketa egingo da eta baita haurrentzako tailer bat ere -Geotxiki -, eta Bizkaiko kostaldean belaontzian egiten diren ibilaldien aurkezpena burutuko da.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...