2022(e)ko apirilaren 30(a) 13:30

Eskola-kategoriako arraunak gogoz ekin dio Aldundiak eta Bizkaiko Arraun Federakundeak bultzatutako Artibai ibaiaren garbiketari

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatuak ekimen honetan parte hartu dute gaur goizean Arkote, Bermeo, Elantxobe, Isuntza, Kaiku, Lutxana, Mundaka eta Ondarroako klubetako eskola-kategoriako ehundik gora arraunlarirekin.

Talde argazkia

Arkote, Bermeo, Elantxobe, Isuntza, Kaiku, Lutxana, Mundaka eta Ondarroako klubetako eskola-kategoriako ehun arraunlarik baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean Ondarroan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Arraun Federakundeak bultzatuta Artibai ibaiaren ertza garbitzeko egin diren lanetan. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatuak ekimen honetan ere parte hartu dute.

Foru-erakundeak eta kirol-entitateak bat egin dute ekintza honetan, ingurumena zaintzeak eta ibaiak garbi mantentzeak duen garrantziaz kontzientziatu eta kirolaren balioak (talde-lana, solidaritatea, ahalegina...) aldarrikatzeko, baita kirola egitea sustatzeko ere.

Garbiketa-lanak amaitu ondoren, arraunlariak benjamin, kimu, haur eta kadete kategorietako estropadetan lehiatu dira.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...