2022(e)ko apirilaren 28(a) 10:00

Birjinetxe erreferentziazko eskualdeko zentroak laguntza espezializatua ematen die jada 26 egoitzari

Gizarte Ekintzako Saila

Birjinetxeko laguntza-talde espezializatuak bi proiektu espezifiko jarri ditu abian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta UPV/EHUko AgeingOn ikerketa-taldearekin lankidetzan. Proiektu horietan 14 eta 12 egoitzak parte hartzen dute, hurrenez hurren. Diziplina anitzeko talde hori, iazko azken hiruhilekoaren amaieratik, egoitza-zentroetan laguntza-prozesuak ezartzeko aholkularitza- eta laguntza-lanetan dedikazio osoa duten profesionalek osatzen dute. Erreferentziazko Eskualde Zentroen proiektua 2021eko irailean aurkeztutako Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren 4 proiektu bultzatzaileetako bat da.

Bizkaiko Foru Aldundiko eta Euskal Herriko Unibertsitateko arduradunak.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egin du joan den irailean aurkeztu zen Iraupen Luzeko Zainketen Trantsiziorako Plana hedatzeko prozesuan. Iraupen luzeko zainketen eraldaketa bultzatzera bideratutako planaren lau ardatz eragileetako bat guztira eskualdeko erreferentziazko 4 zentro abiaraztea da. Lehenengoa  Birjinetxekoa da eta aurrera egiten ari da  bere pilotaje-fasean Bilbo inguruari estaldura eskaintzeko. Zentroak ospitaleko egonaldiaren ondoren sendatzeko/errehabilitatzeko egonaldietarako baliabide espezializatuak dituzten plaza soziosanitarioez gain, Zentro horretan iazko azken hiruhilekotik laguntza espezializatuko diziplina anitzeko talde bat ari da lanean; talde horren barruan egoitza-zentroetan hainbat laguntza-prozesu ezartzeko aholkularitza- eta laguntza-lanetan dedikazio osoa duten profesionalek daude.

Birjinetxeko laguntza-talde espezializatuak berariazko bi proiektu jarri ditu abian eta proiektu horietan Bilboko Gizarte Zerbitzuen sektoreko 26 egoitza-zentrok parte hartzen dute. Hona hemen garatzen ari diren bi jarduketa-ildoak:

  1. "Erabakien eta Zainketen plangintza", Osasun Sailarekin lankidetzan.

    Proiektu pilotu hau Osasun Sistema inplikatzen duen lankidetza protokolotik dator eta Erakunde Sanitario Integratuen (ESI), Santa Marina Ospitalearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez garatzen da. Proiektua 2021eko azaroan jarri zen abian Bilboko 14 egoitza-zentroren borondatezko partaidetzarekin. Gaur egun prestakuntza-ekintza fasean daude, astean behin Laguntza Espezializatuko Taldeak gidatutako saioak egiten dituzte eta adinekoen erabakien eta zainketen plangintza hobetuko dute.

  2. "Gaitasun funtzionala lehengoratzea eta mantentzea, egoitza-zentroetan bizi diren pertsonentzako eguneroko jarduera esanguratsuetatik abiatuta", Euskal Herriko Unibertsitateko AgeingOn ikerketa-taldearekin lankidetzan.

    Proiektuak prestakuntza-ekintza fasea hasi berri du Birjinetxen, diagnostikoaren hasierako fasea osatu ondoren. Fase horri esker etorkizuneko lana bideratu ahal izan da, egoitzako eguneroko jardueretan gaitasun funtzionala sustatzeko ekintzak txertatzeko. Proiektuan  inguruko beste 12 egoitza-zentrok parte hartzen ari dira.

Bi jarduketa-ildo horiek 2022ko uztailera arte garatuko dira eta orduan zehaztuko da 2022ko irailetik aurrera Bilboko egoitza-zentro guztietara hedatzeko eta zabaltzeko plana.

Iraupen luzeko zainketen trantsizioa bultzatzeko foru planaren Erreferentziazko Eskualde Zentroen proiektu traktorea Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen gainerako Sektoreetan -Enkarterri-Ezkerraldea, Uribe eta Barrualdea- laguntza-taldeak sortuz zabalduko da. Horiek guztiak, eremu horietako unitate soziosanitarioekin batera, zonako egoitzetarako erreferentziazko eskualde-zentro gisa egituratuko dira.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...