2022(e)ko apirilaren 26(a) 11:58

11.704 pertsonak bisitatu dute Gaztelugatxe Aste Santuko oporraldi osoan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Jende gehien jaiegunen aurreko egunetan (apirilaren 11,12 eta 13an) eta Ostiral Santuan bildu da.

Urizarretako sarbidea

11.704 pertsonak bisitatu dute Gaztelugatxeko San Joaneko biotopo babestua apirilaren 9tik 24ra bitartean, Aste Santuko oporraldian. Egun horietan bisitak erregulatzeko, bisitak mugatzeko eta turismo-garrantzi handiko kokaguneaz gozatzea eta ingurumena babestea bateragarri egiteko abian jarritako sarbideak kontrolatzeko sistema eta ticketing digitala erabili dira, gehienez ere eguneko 1.462 pertsonako kupoa aplikatuz.

Hamabostaldi honetan ez da kopuru hori lortu jardunaldi bakar batean ere eta jendetzarik handiena jaiegunen aurreko egunetan gertatu den. Apirilaren 11, 12 eta 13an izan zuen Gaztelugatxek bisitari gehien: 953, 864 eta 833, hurrenez hurren. Biotopo honetara bertaratu ziren pertsonei dagokienez okupazio-maila handiena izan zuten hurrengo datak Ostiral Santua, 822 pertsona, eta larunbata, hilak  16, 816 pertsona, izan ziren.

Oporraldi honetan Gaztelugatxera joan direnak ezin izan dira penintsulara iritsi; uhartetxoko sarbidea atzo ireki zuten berriro, 2021eko urtarrilean lur-jausi handia izan zen mendi-hegala ziurtatzeko lanak amaitu ondoren. Lur-mugimendu hori handia izan zenez azken 15 hilabeteetan hainbat jarduketa egin behar izan dira kokagunearen hegal osoan, lur-jausia gertatu zen eremutik harago, lurraren egonkortasuna hobetzeko eta Biotopo hau ezagutzera hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna indartzeko. Ildo horretatik lan hauek, aldi berean, bisitarientzako arrisku potentziala eragin dezaketen egoerak aurreikusteko monitorizazio iraunkorreko sistemak instalatzeko baliatu dira.

Une honetan lanean jarraitzen da inguru horretan, egonkortze-obraren azken erremateekin, eta zaharberritze-lanak egiten ari dira ermitara iristeko harmailadian. Hori dela eta, penintsulara bisita egiteko ordutegia ezarri da, 10:00etatik 19:00etara; ordutegi horretan zehar Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko langileak bertatik igarotzen diren pertsonen segurtasuna kontrolatzen aritzen dira.

Gainera, koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako murrizketak kendu ondoren, egunero inguru horretaz gozatzeko aukera duten pertsonen kopurua 1.462ra zabaldu da. Kopuru hori Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek ezarri dute Europarc-en, kontinente osoan eremuak kudeatzen dituzten erakundeak biltzen dituen Europako erakundearen, txostenetan oinarrituta.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...