2022(e)ko apirilaren 25(a) 15:21

Aldundiak nesken bokazio zientifiko-teknologikoak laguntzen ditu

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Foru erakundeak eta HETELek "Nahi duzuna izango zara / Serás lo que quieras ser’" kanpaina jarri dute abian. Emakumezko ikasleak guztizkoaren % 36 baino ez dira Bizkaiko Lanbide Heziketan, eta soilik % 10 STEAM zikloetan.

.

Susana González: “neskak euren potentzialaz kontzientziatzeko ekimenak batzen ditugu”

Bizkaiko Foru Aldundiak, HETEL-Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartearekin batera, "Nahi duzuna izango zara" kanpaina jarri du abian. Kanpaina honen helburua Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikastetxeetan neskak diren Bizkaiko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzea da.

Helburua STEAM titulazioetan (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) parekotasuna lortzea da, ikasleei eta gizarte osoari gizonak nagusi diren titulazio horien inguruan dauden genero-aurreiritziak erakutsiz.

Julen Elgetak, HETELeko presidenteak, eta Susana González Rómulok, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendariak, Lanbide Heziketako ziklo industrial bat ikasi duten bi neska ikaslerekin batera, prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilboko Itsasmuseumen kanpainaren barruan ehun ikasle baino gehiagok parte hartu duten jardunaldiaren aurretik.

Bai kanpainak eta bai "Nahi duzuna izango zara/Serás lo que quieras ser" jardunaldiak adin goiztiarrean (zazpi urte bete baino lehen) sortzen diren eta ondoren sendotzen doazen genero-aurreiritziez kontzientziatu nahi dituzte ikasleak. Aurreiritzi horien ondorioz gelditu egiten dira nesken bokazio zientifiko-teknologikoak, mutilak diren ikaskideek baino askoz gutxiago aukeratzen baitituzte STEAM titulazioak.

Ildo horretatik, HETELek helburutzat ezarri du 2030ean Lanbide Heziketako ikasleen % 50 emakumez osatuta egotea (gaur egun % 36 da) eta emakumeak % 50 izatea STEAM zikloetan (gaur egun % 10).

HETELeko arduradunak adierazi duenez, STEAM zikloak aukeratzen dituzten nesken enplegagarritasuna % 87 ingurukoa da, eta etorkizunean lanpostu gehienek digitalizazioari lotutako STEAM gaitasunak eskatuko dituzte.

Beste alde batetik, Enpleguko zuzendariak adierazi du beharrezkoa dela zientziaren eta teknologiaren arloko emakumeen adibideak ikusaraztea, eta, aldi berean, STEAM lanbideak bultzatzea gure nesken eta emakume gazteen artean, berdintasun kontua delako baina, aldi berean, baita enpresak eskatzen ari diren gaitasunei erantzuteko ere.

Zentzu horretan Bizkaiko Foru Aldundiak diskriminazio positiboko neurriak ezartzen ditu enplegu-programa guztietan, emakume langabeek STEAM gaitasunak eta trebeziak eskura ditzaten, hau da, jasangarritasun sozial eta ekonomikoari dagokionez ditugun erronkei erantzuteko aukera emango digutenak azpimarratu du.

KANPAINAK

Ekimen hau ez da Bizkaiko Foru Aldundiak eta HETELek abiarazi edo babesten duten lehen kanpaina edo programa. Aldundiaren kasuan neurri batean finantzatzen da "Inspira-STEAM", "Ezkutuko talentua", "Moldeak apurtzen" programa edo Ada Byron Saria.

HETELek ildo horretan lan egiten du euskal Lanbide Heziketan, emakumezko erreferenteak ikusarazteko ekimenen bidez. Adibidez jarduera batean zortzi urteko ikasleei zientzialari bat marrazteko eskatu zitzaien eta guztien % 44k emakume bat marraztu zuten arren, mutiletako bakar batek ere ez zuen marraztu. ldo horretatik HETELek berretsi egin zuen ziur dagoela ikasgelan adin txikienetatik lan egin behar dela.

HETELek, aldi berean, egiaztatu du Lanbide Heziketako zikloetan neskei erreferenteak eta konfiantza falta zaizkiela eta orientazio txarra dutela. Hala ere, egiaztatu da, behin STEAM titulazio bat aukeratuta, pozik daudela egindako hautaketarekin eta bide hori berretsi eta sendotu egiten dutela.

Prentsaurrekoan ikasleen artean jardunaldian sortuko diren dinamikak laburbildu dira, baita oso gaztetatik sortzen diren genero-aurreiritziei buruz ohartarazteko HETELek Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin modu irekian partekatzeko diseinatu dituen multimedia-materialak ere.

Eskolen, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta Batxilergoaren eskura dauden materialak hemen aurki daitezke https://hetel.eus/index.php/es/nahiduzunaizangozara.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...