2022(e)ko apirilaren 17(a) 10:30

Zortzi higiezinen enkante publikoa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak enkante publikoan jarriko ditu salgai zortzi higiezin, landa-arlokoak eta hiri-arlokoak, eta horien lizitazio-prezioak 1,7 milioi euro baino gehiagokoak dira. Hiru lokal dira Erandion, Durangon eta Bilbon, bi landa-lur Bermeon eta Elorrion, industria-pabiloi bat Bilbon eta baserri bat Orozkon, gaur egun erabilera edo zerbitzu publikorik garatzen ez dutenak. Aldundiak ez du horietan guztietan foru eskumenik gauzatzeko asmorik. Higiezin horiek Foru Aldundiaren ondarean sartu ziren hainbat tituluren bidez; izan ere, horietako batzuk zergadunek zerga-zorra ordaintze aldera eskuratu ditu Aldundiak, beste batzuk abintestato jaraunspenaren bidez eskuratu ditu, beste batzuk desjabetzeetako soberakinak dira edota gaur egun beste higiezin batzuetan ematen diren zerbitzuak hartu izan dituzte.

Higiezinen ezaugarriak eta enkantearen baldintzak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira apirilaren 25ean, eta orduan irekiko da eskaintzak aurkezteko hilabeteko epea.

Higiezinak eta lizitazio-prezioak

  • Erandioko merkataritza-lokala, 71 metro karratukoa, Ramón de la Sota y Llano etorbidean. Lizitazioaren prezioa: 52.355,49 euro.
  • 202 metro karratuko lonja, Durangoko Ezkurdi pasealekuan. Lizitazioaren prezioa: 301.069,71 euro.
  • Landa-lurra Bermeon, 365 metro karratukoa, Kurtzio auzoan. Lizitazioaren prezioa: 12.578,52 euro.
  • 476 metro karratuko landa-lurra, Elorrion. Lizitazioaren prezioa: 3.462,75 euro.
  • Zorrozgoiti Bideko industria-pabilioia, Bilbon. 1.525,77 metro karratuko azalera du, eta beheko solairua, lau goi-solairu eta teilatua ditu, industria- edo merkataritza-erabilerarako. Lizitazioaren prezioa: 447.142,72 euro.
  • Garaje-partzela Gernika-Lumoko Carlos Gangoiti kalean. Lizitazioaren prezioa: 17.524,73 euro.
  • Orozkoko Zaloa landa-gunean lursaila duen baserria. Etxeak 136 metroko azalera du, bi solairu ditu (behe solairua eta teilatupea) eta 479 metro karratuko lursaila. Lizitazio prezioa: 79.370,01 euro.
  • Lokala Boluetan, 2.453 metro karratukoa. Lizitazio prezioa: 791.793,50 euro.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...