2022(e)ko apirilaren 12(a) 12:00

Bizkaiak gerakinetako 270 milioi inbertituko ditu proiektu estrategikoetan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Diputatu nagusi Unai Rementeriak adierazi du Aldundiaren diruzaintzako gerakinekin finantzatuko direla Metroa Galdakaora iristeko lanak eta La Avanzada Leioan estaltzeko lanak, besteak beste. Aldundiak 420 milioi euro dauzka gerakin horietan. Halaber, Aldundiak gerakinetako 150 milioi euro inguru gordeko ditu, egoera ekonomikoari aurre egiteko laguntza-planak aplikatu beharko balira ere.

Unai Rementeria eta José María Iruarrizaga

Bizkaiko Foru Aldundiak foru administrazioaren 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren behin-behineko likidazioa onetsi du. Horren arabera diruzaintzako gerakinetan 419,7 milioi euro daude. Kopuru horren bi heren (269,3 milioi euro) Bizkairako estrategikoak diren inbertsioak finantzatzeko erabiliko dira. Diputatu nagusi Unai Rementeriak adierazi du gerakinak horretarako erabiliz datozen ekitaldietan amaitu beharreko proiektu estrategiko batzuk bermatuko direla, esaterako Metroa Galdakaora zabaltzea eta La Avanzada Leioan estaltzea. Gainera, herritarrak zaintzeko inbertsioak egingo dira: adinekoen egoitzak hobetuko dira eta gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako etxebizitzak erosiko dira. Lehen sektorerako laguntzak ere emango dira.

Zuhurtzia gidari hartuta, eta gaur egungo egoera ekonomikoa eta zalantza-giro orokorra kontuan edukita, Unai Rementeriak esan du gainerako kopurua, 150 milioi euro, gorde egingo dela, laguntza plan edo ekintza bereziren bat abian ipini edo orain aurreikusita ez dagoen aparteko gasturen bat egin beharko balitz ere.

Inbertsioak

Diruzaintzako gerakinekin honako inbertsio hauek finantzatuko dira:

  • Metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera iristea eta Euskotrenen Busturialdeko eta Durangaldeko lineekin lotzea: 180 milioi euro.
  • La Avanzada Leioan estaltzea: 65 milioi euro.
  • Lezama, Arratia eta Uribeko bide zaharreko bide berde berriak eraikitzea: 2 milioi euro.
  • Foru egoitzak eraberritzea adinekoen elkarbizitza-unitateen eredu berriaren arabera: 8,7 milioi euro. Kopuru horretatik, 7,2 milioi Leioako foru egoitzan inbertituko dira eta 1,5 milioi Elorrioko foru egoitzan.
  • Bazterketan dauden pertsonei laguntzeko etxebizitzak erostea: 8 milioi euro.
  • Lehen sektorerako neurriak: 1,5 milioi euro aurrez aurreko plan baterako eta 1,5 milioi euro baso-laguntzen eta efizientzia energetikoa hobetzeko plan baterako.
  • Mendiak erostea eta baso-espezie autoktonoak landatzea naturaguneak hobetzeko: 2,6 milioi euro.

2021eko aurrekontuaren likidazioa

Foru Aldundiak dauzkan gerakinetako 419,7 milioiak aurreko urteetako ekitaldietako diruzaintzako gerakinen eta 2021eko ekitaldiko kontabilitateko emaitzaren batura dira.

Unai Rementeriak azaldu duenaren arabera, joan den ekitaldian bildutako dirua (8.136,1 M€) aurrekontuan ezarritakoa baino (7.341,6 M€) % 10,8 gehiago izan da. Beste alde batetik, aurrekontuaren % 97,74 gauzatu zen.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...