2022(e)ko apirilaren 24(a) 10:30

2,4 milioi euroko konpentsazioa mendi-nekazaritzako edo muga naturalak dituzten eremuetako nekazaritza-sektoreari

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Foru erakundeak laguntza-ildo hori onartu du, eta bi helburu lortu nahi dira: eremu horietako ehun sozioekonomikoa indartzea, nekazaritza-jarduerari eutsiz, eta, aldi berean, landa-inguruneko bizi-maila bere ingurunekoarekin parekatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batzordeak kofinantzatutako laguntza-ildo bat onartu du, mendi-eremuetan eta lurraldeko beste eremu behartsu batzuetan nekazaritza-ekoizpenak dituen zailtasunen ondoriozko kostu gehigarriak eta diru-sarreren galerak konpentsatze aldera. Diru-laguntza horiek 2.473.000 eurokoak dira, eta jarduera nagusitzat nekazaritza duten ustiategien titular diren pertsona fisiko eta juridikoentzat xedaturik daude.

Lehia askeko erregimenean ematen diren diru-laguntza horien helburua bikoitza da. Alde batetik, toki horietako ehun sozioekonomikoa indartzen da, mendi-eremuetan eta eremu kaltetuetan nekazaritza-sistemak mantentzea erdiesteko, ingurumenarekiko duten interesagatik eta ingurumenari egiten dioten ekarpenagatik. Beste alde batetik, landa-inguruneko bizi-maila bere ingurunekoarekin parekatzea lortu nahi da, nekazarien bizi-baldintzak eta lan-baldintzak hobetzea, animalien ongizatea eta higienea hobetzea, hori guztia natura-baliabideen ustiapen iraunkor eta natura-ingurunea errespetatzen duen ekoizpen-sistema baten barruan.

Jasoko diren laguntzen gehieneko zenbatekoa 6.534 eurokoa izango da, gehienez ere jarduera nagusitzat nekazaritza duten bi nekazarirentzat, eta elkarte-ustiategien kasuan, gehienez 13.068 eurokoa izango da.

Diru-laguntza horiek apirilaren 30era arte eskatu ahal izango dira.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...