2022(e)ko apirilaren 09(a) 09:00

Emalan Plus programak lanpostu kualifikatuetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakumeak laneratzen lagunduko du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Antzeko ezaugarriak dituen Zubilan Plus programak lan-txertaketari dagokionez % 71rekin itxi du lehen edizioa. Emalan Plus programa CEBEKekin lankidetzan garatzen da.

Susana González Rómulo eta Carolina Pérez Toledo.

Susana González: "Talentu seniorrak lehiakortasuna hobetzen du"

Emalan Plus programak zortzi hilabeteko ibilbidea hasiko du; programa honen xedea lanpostu kualifikatuetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakumeak laneratzen laguntzea da.

DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotuta dagoena) garatzen duen programa da, CEBEK - Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin lankidetzan. Lankidetza hori Zubilan Plus bezalako antzeko programa batean frogatu zen, parte-hartzaileen % 71 laneratzea lortu zuena.

Gaur goizean topaketa egin da jarduerak Emalan Plusen hasiko dituzten hogeita hamar emakumerekin eta Zubilan Pluseko euren prozesua amaitu duten hainbat pertsonarekin. Topaketa horretan, halaber, Susana González Rómulok, Enpleguko Foru zuzendariak eta Carolina Pérez Toledok, CEBEKeko presidenteak, parte hartu dute.

Topaketan Laura Rosillok ere parte hartu du, enpleguaren eta adinekoen inguruko gaietan aditua, "Transitar la maudurescencia: construir una nueva etapa profesional" hitzaldiarekin. Ondoren mahai-ingurua egin da programa horietako enpresa aholkulari batekin, Zubilan Pluseko parte-hartzaile batekin eta Euskadiko kimika-enpresen presidentea den Angela Fernandezekin (AVEQ-KIMIKA).

Beste alde batetik, Enpleguko foru zuzendariak adierazi du Bizkaiko langabeen ia % 30 45 urtetik gorako emakumeak direla. 50 urtetik gorako pertsonek oraindik urte asko dituzte egiteko, eta une profesionalik onenean daude, aitortu eta baloratu behar diren jakintza eta gaitasunekin gaineratu du.

Ildo horretatik, zehaztu du pertsona horiei trantsizio profesionalean lagundu behar zaiela, trebetasunak eta baliabideak emanez, balioa eta ikusgarritasuna aintzatetsiz eta konfiantza sortuz.

Gainera, Gonzalez Romulok defendatu du Emalan Plus eta Zubilan Plus enpresa-sektorearekin batera administrazio publikoek gidatutako berrikuntzaren adibide direla, laguntza, prestakuntza, hautagai-zerrenden sustapena eta enplegu-bilaketa aktiboa eskaintzen dituzten ibilbide pertsonalizatuen bidez.

Era berean, gaitzetsi egin ditu adinekoek enplegu baterako hautaketa-prozesuetan jasaten dituzten aurreiritziak, eta defendatu du erakunderik onenak talentu, adin eta profil desberdinak dituztenak direla.

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak - CEBEK Programa honetan laguntzen du bere lau elkarte sektorialen eskutik (Bizkaiko Etxegileen eta Higiezin Sustatzaileen Elkartea - ASCOBI/BIEBA, Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioa - CECOBI, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza - FVEM eta Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkartea - AVEQ/KIMIKA).


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...