2022(e)ko apirilaren 07(a) 09:03

Bizkaibusek zerbitzu bereziak izango ditu Aste Santuan Gaztelugatxeko San Juanera eta Laida eta Laga hondartzetara joateko

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Zerbitzua indartzeko autobusak apirilaren 9tik (larunbata) 24ra (igandea) bitartean egongo dira martxan. Orduro izango da autobus bat Gaztelugatxeko San Juanera, 09:30etik 20:30era, Bermeotik edo Bakiotik. Laida eta Lagako hondartzek larunbatetan eta jaiegunetan ere izango dute autobusa. Aireporturako linearen maiztasuna 20 minuturo izango da.

Lamera geralekua (Bermeo)

Larunbatetik, hau da, hilaren 9tik (larunbata) 24ra (igandea), biak barne, Bizkaibusek autobus-zerbitzu bereziak jarriko ditu Gaztelugatxeko San Juanera edo Laida eta Laga hondartzera joateko.

Gaztelugatxeko bisitari-eskaerari erantzuteko, A3524 BERMEO - BAKIO lineak zerbitzu bereziak ezarriko ditu orduan behin, 9:30etik 20:00etara, adierazitako egun guztietan.

Zerbitzua Bentaldeko geralekutik (Bakio) irtengo da eta Lameraraino (Bermeo) helduko da. Honako hauek izango dira A3524 linearen ordutegiak:

  • Bakiotik:09:30 - 10:30 - 11:30 - 12:30 - 13:30 - 14:30 - 15:30 - 16:30 - 17:30 - 18:30 - 19:30.
  • Bermeotik: 10:00 - 11:00 - 12:00 - 13:00 - 14:00 - 15:00 - 16:00 - 17:00 - 18:00 - 19:00 - 20:00.

Gaztelugatxetik, gutxi gorabehera, maiztasun hauek izango ditu: Bermeotik 15-ean eta Bakiotik 45-ean.

A3524 lineak urtean zehar bi orduroko maiztasuna izaten du, astelehenetik ostiralera. Larunbat eta jaiegunetan ez da zerbitzurik ematen.

LAIDA ETA LAGA

Hilaren 9tik (larunbata) 24ra (igandea), gainera, A3526 MUNGIA - GERNIKA LUMO - IBARRANGELU lineak zerbitzu gehiago izango ditu larunbatetan eta jaiegunetan, Laida eta Laga hondartzetara errazago heldu ahal izateko. Honako hau izango da ordutegia:

JOANEKOA:

IRTEERAK MUNGIATIKGERNIKARA:
  • Lanegun eta larunbatetan: 07:00 - 08:30 - 11:30 - 13:30* - 16:30 - 19:30* - 22:00
    * Morgarako zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da (lanegunetan).
  • Jaiegunetan: 08:30 - 11:30 - 13:30 - 16:30 - 19:30 - 22:00
IRTEERAK GERNIKATIK IBARRANGELURA:
  • Astelehenetik ostiralera, lanegunetan: 09:00 - 12:00 - 14:10 - 17:00 - 20:10
  • Larunbat eta jaiegunetan: 09:00 - 12:00 - 14:00 - 17:00 - 20:00

ITZULERA:

IRTEERAK GERNIKATIK MUNGIARA:
  • Lanegun eta larunbatetan: 07:35 - 10:10 - 13:10 - 15:15* - 18:10 - 21:15* - 22:30
    * Morgarako zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da (lanegunetan).
  • Jaiegunetan: 10:10 - 13:10 - 15:15 - 18:10 - 21:15 - 22:30
IRTEERAK IBARRANGELUTIK GERNIKARA:

Egunero: 09:35 - 12:35 - 14:45 - 17:35 - 20:45

AIREPORTUA

Apirilaren 1etik urriaren 31ra, A3247 BILBO - Aireportua linearen maiztasuna aldatu egin da; lehen 30 minuturokoa zen asteko egun guztietan, eta orain 20 minuturokoa izango da. Horrela, Bilbo eta aireportuaren arteko konexioa hobetu egingo da Aste Santuan zehar eta turista gehien egoten den hilabeteetan zehar.

Ordutegi eta maiztasun berri horiek dagoeneko eskuragarri daude webgunean (www.bizkaia.eus/bizkaibus) edo Bizkaibusen informazioa emateko doako telefono-zenbakian: 946 125 555.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...