2022(e)ko otsailaren 04(a) 11:30

Aldundiak klima-aldaketari buruzko atari bat jarri du abian, Bizkaian duen eraginari buruzko baliabide eta informazio zehatzekin

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Webgune berria klima-aldaketa zer den aztertzen duten lau bloke handitan egituratzen da. Bloke horietan klimak azken hamarkadetan izan duen bilakaerari eta etorkizunerako egoerei buruzko informazio eguneratua eskaintzen da, foru-erakundeak, udalek, herritarrek eta enpresek egiten dituzten ekintzak biltzen dira eta hezkuntza-baliabideak jartzen dira erabiltzaileen eskura, askotariko formatu eta aurkezpenetan. Atari honek webgune bakar batean biltzen du gure lurraldean zentratutako informazio guztia eta beste erakunde eta entitate batzuen informazio eta baliabideekin lotzeko aukera ematen du arlo horretan sakontzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak klima-aldaketari buruzko web atari berria jarri du abian gaur, fenomeno horrek gure lurraldean duen eraginari buruzko informazio espezifiko guztia biltzen duena. Atariak hainbat hezkuntza- eta dibulgazio-baliabide biltzen ditu herritarrak ingurumen-arazo hori geldiarazteko jarduteak duen garrantziaz kontzientziatzeko.

Webgune berriak lau atal nagusi ditu. Lehenengoan, azalpen laburra ematen da klima-aldaketa zer den argitzen duen bideo batekin batera eta hori eragiten duten arrazoiei buruzko informazioa ematen da, informazio hori infografia interaktibo batekin aurkeztuz.

Bigarren blokeak klima-aldaketak gure lurraldean duen eragina du ardatz eta, besteak beste, egoeraren diagnostikoa eta mapa interaktibo batzuk biltzen ditu. Mapa horietan azken hamarkadetako bilakaera ikus daiteke, baita etorkizunerako aurreikusitako egoerak ere, hainbat aldagairen arabera, hala nola tenperatura edo prezipitazioak.

Atari honen hirugarren blokeak gure lurraldean klimaren alde egiten ari diren ekintzak ditu ardatz. Eta hori erakundeek, herritarrek eta enpresek egiten dituztenak azalduz eta zehaztuz egiten du. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak garatzen dituen ekintzak jasotzen ditu, besteak beste Bizkaiko Lurralde Historikoaren Iraunkortasunerako Kontseilua, Bizkaiko Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren Bizkaia Egiten estrategia, Urban Klima 2050 proiektua (Euskadiko klimaren aldeko ekimen publiko-pribaturik garrantzitsuena eta ausartena, 40 proiektu dituzten 20 erakundek parte hartzen dutena); gure lurraldeko azpiegitura berde-urdina edo mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua. Udalen kasuan mapa interaktibo bat aurkezten da, udalerri bakoitzeko ekintza zehatzei buruzko informazioa jasotzeko. Eta enpresen eta herritarren esparruari dagokionez, beste alderdi batzuen artean ingurumen-fiskalitatea edo Berdeago azoka eta Naturazale, Zero zabor uretan eta Sare berdeak programak, hurrenez hurren, aipatzen dira.

Atari berri honetako azken blokea ingurumen-hezkuntzari buruzkoa da, eta beste hiru ataletan banatzen da:

  • Eskola eta klima, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan naturari eta biosferari buruz egiten diren biotailerrei buruzko informazioa ematen duena, eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako Bizkaiko Jasangarritasunaren aldeko Gazteen Foroari buruzko informazioa eskaintzen duena.
  • Hezkuntza-baliabideak. Horietan, ingurumen-hezkuntzako hainbat elementu jartzen dira herritarren eskura, askotariko formatu eta aurkezpenetan. Baliabide horien barruan infografia interaktiboak, ikasteko unitateak, ipuinak eta jardunbide egokien dekalogoak sartzen dira.

Atari honek klima-aldaketarekin lotutako ekitaldien agenda bat ere jasotzen du, bai eta ingurumenari buruzko erabakiak eta araudia eta gai horri buruzko ezagutzan sakontzeko erreferentzia interesgarriak ere.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...