2022(e)ko urtarrilaren 24(a) 10:22

Sinadura ekitaldia: BBVAk bi zentro teknologiko jarriko ditu martxan Bilbon, eta 200 profesional kontratatuko ditu bi urtean

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Carlos Torres Vila BBVAko presidenteak protokolo bat sinatu dute bankua Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzailetza-ekosisteman inplikatzeko. BBVAk 200 lanpostu sortuko ditu bi urtean Bilbon bi zentro teknologiko abian jarrita, eta digitalizazioa, talentuaren sustapena eta kulturaren garapena bultzatuko ditu Bizkaiko eraldaketa ekonomiko eta sozialerako eragile gisa.

Carlos Torres Vila y Unai Rementeria

Akordio publiko-pribatu horrekin, BBVAk beste urrats irmo bat egin du Euskal Autonomia Erkidegoaren eta, zehazki, Bizkaiaren eta Bilbo hiriaren alde, hiri honetan garapen teknologikoko bi zentro berri sortuz. Horrela, eskualdean profil tekniko handiko enplegua sortzen lagunduko du erakundeak. Zentroek teknologia aurreratuenetan espezializatutako profesionalak izango dituzte, hala nola informatika-ingeniariak, telekomunikazio-ingeniariak, industria-ingeniariak eta matematika-ingeniariak. Eta bankuaren helburua bi urtetan 200 enplegu lortzea da.

Teknologia eta datuak funtsezko palankak dira BBVAren estrategiaren barruan, eta aukera ematen diote bezero guztiei beren finantza-osasuna hobetzen laguntzeko eta deskarbonizatutako ekonomia batera igarotzeko, zerbitzu pertsonalizatuak eta gomendio proaktiboak garatuz. Bi zentro horiek talentu berria ekarriko dute eta azken teknologien ezarpena bizkortuko dute, funtsezkoak baitira talde osoa eraldatzeko.

2022ko lehen hiruhilekoan, BBVAk bere enpresa teknologiko garrantzitsuenen bi zentro jarriko ditu Bizkaiko hiriburuan: BBVA Next Technologies, zeina ekintzailetza eta berrikuntzako «BAT, B Accelerator Tower» zentroan kokatuko den, Bizkaia Dorrean, eta BBVA IT, zeina orobat kokatuko den hiriaren erdian, zehazki, Henao kalean. Bi enpresak hasita daude Bizkaiko hiriburuko zentro horietarako profesionalak kontratatzen.

BBVAren bi zentro teknologikook, zeinekin bankuak arkitektura aurreratuko soluzioak garatzen dituen, egoitza garrantzitsuak izango dituzte laster Bilbon. Hiri honek, BBVAk bezala, bere burua eraldatzen jakin du, harik eta, teknologiaren abangoardian jarrita, talentua erakartzen eta berrikuntza sustatzen duen gunea bihurtu arte, esan du Carlos Torres Vila BBVAko presidenteak.

Harro gaude proiektu teknologiko hau Bilbon kokatu ahal izateaz, aukera emango baitigu aurrean ditugun erronkak bultzatzen jarraitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiot ekimen hau sostengatzeagatik. Horrek, zalantza barik, Bilbo erreferentziako hiri teknologiko bihurtzen lagunduko du, gaineratu du BBVAko presidenteak.

BBVA Taldeko BBVA Next Technologies enpresa software-ingeniaritzan espezializatua dago eta BBVAren eta Espainian lider diren beste enpresa batzuen eraldaketa teknologikoa bizkortzeko sortu zen. Konpainiak 900 aditu inguru ditu, estrategia-zerbitzuak eta konponbideak garatzeko zerbitzuak ematen dituztenak: cloud-a, datuak eta segurtasuna.

BBVA Taldeko BBVA IT enpresak, berriz, bankuarentzat kritikoak diren zerbitzuak garatzen, mantentzen eta eboluzionatzen ditu, hala nola fabrika digitala, eta sostengua ematen die hainbat negozio-arlori, Zerbitzu Zentrali eta Datari. 750 langile baino gehiagok osatzen dute, gehienak software-garatzaileak eta Big Datan adituak.

Unai REMENTERIA Bizkaiko diputatu nagusiak balioa eman dio bi erakundeen artean sinatutako jarduera-protokoloari, bai eta lankidetza publiko-pribatuari ere, Biscay Startup Bay sustatzeko tresna gisa, hau baita ekintzailetza sostengatzen duen ekosistema sustatzeko Aldundiak duen estrategia. BBVA bezalako entitate global bat gure estrategia ekintzailearekin bat egiteak laguntza oso baliotsua ematen dio Bizkaia dorrea sinbolizatzen duen guztiari; bide onetik goazela adierazten du. Oso berri ona da Bizkaiko ekintzailetzarako, eta aurrerapauso bat gure ekonomiarako. Eta, batez ere, ekimen handia da enplegurako, nabarmendu du Unai Rementeriak.

BBVAk eskualdeko talentua, kultura eta ekintzailetza garatzen laguntzen jarraituko du. Horretarako hainbat lankidetza aztertzen ari da ikastetxe akademikoekin, adibidez euskal unibertsitateekin, eta beste ekimen batzuk garatzen jarraituko du kultura  gizarte-garapen eta -kohesiorako eta pertsonentzako aukerak sortzeko tresna gisa bultzatu ahal izateko.

BBVAk loturak sendotzen jarraitzen du bere sorburua den hiriarekin. 2019an, bertara lekualdatu zuen BBVA Fundazioaren Fronteras del Conocimiento sarien egoitza ere. Sari horiek Nobel sarien ataritzat jotzen dira. Sariok emateko ekitaldian nazioarteko ikertzaile garrantzitsuek parte hartzen dute urtero Bilbon.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, ekonomia eta gizartea eraldatzeko palanka gisa, Biscay Startup Bay estrategiaren bidez eta eragile globalekin eta korporazio liderrekin lankidetzan arituz. Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa ekosistemaren ardatz bultzatzaile eta nazioarteko erreferentziazko nodo gisa diseinatu da, corporate, startup eta funts lokal zein globalen berrikuntza irekiaren logikaren barruan.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...